PATXI IRAETA: “TRAPERO”

pungis 1456152313384 PUNGILARIAK | 2008-02-11 19:07

“Patxi Iraeta goizez. Patxi Trapero gauez. Drag queen-a? Ez. Udaltzaina ofizioz, blogaria afizioz. Batez ere afizioaren kontura da ezagun. Euskal blogosferaren aitzindarietako bat dugu” horrela hasten da Patxi Iraeta blogariari BERRIA egunkarian eginiko elkarrizketa.

 

Iparragirreren Trapu Zaharrak abestiari omenez hartu omen zuen bere “trapero” ezizena. Seguru? Ez da ba trapero eta txapero izenek duten antzekotasunaren omenez izango? Egia esan ez dakit Iparragirreren abestiagatik edota bere ofizioagatik, jakina dena bere blogari arrakasta da.

 

Lehenengotariko blogaria izatetik, arrakasta handienetarikoa duen blogaria izatera igaro da. Zein ote arrakastaren errezeta? Bizkotxo bat egitea bezain erreza izango al da blogari arrakastatsua izatea?

 

Bere arrakastaren berri izateko, bidaiatu bere blogosferan barrena helbide honetan:

http://patxitrapero.blogspot.com/


Utzi iruzkina: