Zergatik firefox? eta zergatik ez?

pungis 1456152313384 PUNGILARIAK | 2008-03-13 14:48

Ni neu, betidanik ibili izan naiz Internet Explorer-arekin nabigatzen, duela pare bat hilabetearte. Lanean hasi nintzen, eta bertan Firefox besterik ez zegoen. Zabaldu eta bere abantaila guztietaz konturatu nintzenean instalatu nuen etxeko ordenagailuan. Eta ordutik, ez dut Internet Explorer ia erabili ere egin.

Bestalde, Joxe Arantzabalen Faroa blogean dauden testigantzak irakurri ostean ordaindik eta zalantza gutxiago ditut: nahiago dut Firefox!!!

Honako pertsona hauek ematen dute euren testigantza Faroa blogean:
    -    Gari Araolaza (CodeSyntax)
    -    Iban Arantzabal (Goiena)
    -    Peio Arreitunandia (IMH)
    -    Josu Azpillaga (CodeSyntax)
-    Luistxo Fernandez (CodeSyntax)
    -    Patxi Gaztelumendi (gaztelumendi.org)
    -    Maite Goñi (Jakintza Ikastola)
    -    Asier Irizar (HUHEZI)
    -    Mikel Irizar (Piperrautsa)
    -    Gorka Julio (Elurnet.net)
    -    Igor Leturia (Elhuyar)
    -    Arantza Mongelos (HUHEZI)
    -    Jabi Zabala (irratia.com)
    -    Arkaitz Zubiaga (zabaldu.com)

Testigantza hauetan guztietan (neurea ere barne), hainbat puntuk bat egiten dute, Firefox aukeratzerako orduan. Honako hauek dira puntu horiek:

    -    Oso segurua da. Segurtasun arazoren gertatu ezkero, berak automatikoki konpontzen dizu, edota egun batzuetara konponketaren berri ematen dizu.
    -    Explorerrek ez dituen hainbat aplikazio ditu: CSSak esaterako
    -    Euskaraz dago
    -    Software librea da.
    -    Esukalbar eta Xuxen bezalako tresnabarrak ditu, lanerako orduan asko laguntzen dutenak.
    -    Abidaura handian dabil
    -    Leiho bakarrean fitxa ezberdinak erabiltzeko aukera
    -    Lehioak blokeatzeko aukera du
    -    Komunitateak prestatu dituen estentsiaok erabiltzeko aukera.
    -    Firefox, ordenagailu guztietan dabil: Pc, Mac eta Linuxen
    -    Ohar blokak ditu
    -    ...

Patxi Gaztelumendik dioen bezala: “Euskarak inoiz izan dituen tresna onenak dauzka eskura. Sfotware libreak, auzolanak eta nazioarteko lankidetzak aukera horiek eskaintzen dizkigute. Software pribatibo eta kapitalistarekin ez da horrelkaorik gurea bezalako komunitate txikientzat!”

Laburbilduz, makina bat direla Firefox-ek dituen abantailak beste nabigatzaile batzuekini konparatuz; nik neuk, Firefox erabiltzea gomendatzen dizuet, hainbat ezusteko saiestuko baitituzue!


Utzi iruzkina: