ZERUTIK INFERNURANZKO BIDAIA

pungis 1456152313384 PUNGILARIAK | 2008-04-17 19:38

           Gure gizarte aurrerakoi honetan, dena ez da arrosa kolorekoa. Hainbat gauza dira, kolore argia iluntzen dutenak. Nik, hauetako batetaz hitz egin nahiko nuke: drogaren kontsumoaz hain zuzen ere. Ez dio axola kontsumitzailea arraza zurikoa, beltzekoa, heldua, gaztea… izatea, jende asko dago droga kontsumitzen duena, euren bizitza arrisku larrian ipiniz.

            Droga, aspaldidanik dago gure kulturan ezarrita,  oraindela urte asko, medikuntzan erabiltzen hasi zirenetik, baina medikuntzan oso baliagarria izatetik, gizakiarentzat arazo oso larria izatera heldu zen. Pertsona asko, drogek sortzen duten menpekotasun larrian erori baitziren.

            Horregatik, batez ere, drogen inguruko hiru alderdi berezi aztertuko ditugu: Lehenengoa, pertsonak drogak kontsumitzeko dituen arrazoiak izango dira; bigarrena aldiz drogen kontsumoak epe motzean edota epe luzean dituen ondorioak aztertzea izango da; eta azkenik, drogen mundutik irteteko edota drogen arazoa konpontzeko zein irtenbide edo konponbide dauden ikusiko ditugu.

            Gehien bat pertsona gazteak dira kontsumitzen dutenak. Larunbat gau batean ondo pasatzera irten, eta betiko “kalimotxoekin” gutxi izanda, zerbait gehiagoren bila, droga probatu eta kateaturik geratzen dira. Hau izaten da normalean, substantziak probatzeko edukitzen den irrika pizten duen arrazoietako bat. Bestalde, hainbat jende dago, drogak eskura ez daudela pentsatzen dutenak, edota beraien inguruan drogazalerik ez dagoela usten dutenak, baina hori ez da egia. Drogak edonon eta edonoiz aurki ditzakegun garai batean bizi gara, ez daukagu oso urrutira joan beharrik kontsumitu ahal izateko.

            Edozein substantzia kontsumitzean, hasiera batetan oso sentsazio onak sortzen ditu zure barnean: ondo pasatzen hari zara; lotsa erabat galtzen duzu; etzera nekatuta sentitze;, parrandan segitzeko ikaragarrizko gogoa duzu, baina arazoak geroago hasten dira.

            Behin probatu duzunean, gustatzen bazaizu, berriro probatzen duzu eta horrela jarraitzen duzu, probatzen, azkenean adikzio hutsa bihurtu arte, honek dakartzan eragozpenak atzetik jarraitzen dizutelarik: Osasuna erabat hondatzen dizute, askotan gainera, depresioen moduko buruko gaixotasunak izatera hel zaitezke; umorea erabat aldatzen zaizu, oso pertsona bortitza izatera iritsi arte; drogak garestiak direnez, dirua lortzeko edozer egiteko gai bihurtzen zara.

            Orokorrean drogen kontsumoak, ondorio oso larriak ditu, bai norberaren buruari egiten dion kalteari begiratzen badiogu edota zure inguruko jendeak, norbera horrela ikusita, pasatzen duen sufrimendua ikusita.

            Gainera, gaur egun, geroz eta lehenago hasten dira gazteak drogak kontsumitzen. 14-16 urte bitartean dago batezbestekoa. Hau oso kezkagarria da. Garai batean, batezbestekoa 20 urtetik gora zegoen, eta ikaragarrizko adizioa sortu zen, batez ere 1980ko hamarkadan. Orduan: nolako adizioa sortuko da gaur egun?  Edo hobekiago esanda, nolako adizioa sortu du jada?

            Hala ere, komentatu beharra dago, gaur egun, drogen menpekotasuna duten pertsonak sendatu ahal izateko dauden laguntzak ez direla oraindela urte batzuk bezalakoak. Hor daude “Proyecto hombre” moduko elkarteak, edota zentro espezializatuak horrelako laguntzak jasotzeko. Gainera, olako zentroetan, ez dago zertan bertan internu geratu beharrik, badirelako urte batzuk, eguneko zentroak ere ireki dituztela, gaua norberak bere etxean igaro dezan.

            Hauetako zentro ezberdinak egonak dira hainbat pertsona ospetsu, euren artean Maradona futbolari famatua. Ala ere, ospetsu asko daude, oraindik ere, euren arazoaz jabetu ez direnak, edota jabetu nahi ez dutenak, eta ez direla hauetako zentro edota proiektuetako edonon sartu. Eta, nik diot, egunero komunikabideetan, kateaturik dagoen jendea ikusten badugu, zer egingo ete du, inork kontrolatzen ez duen 16 urteko mutiko batek?.

Hona hemen Drogek duten eragina islatzen duen bideo bat.


 


Utzi iruzkina: