Urduña, Garobel mendizerra eta Nerbioi ibaia.
Urduña hiria Bizkaiko hiri bakarra da. Aitzinean kostaldea eta lautadaren arteko lotunea eta igarobidea zen. Aduana han bertan zegoen. Handik Garobel mendizerrako amildegi ikaragarriak ikus daitezke, Urduñako ezkerretik hasita, eskuinetik urruntzen da Angulo mendizerraraino.
Amildegi handi hauek aitzinean itsasbazterra izan ziren eta aro hauetako fosilez beteta daude.
Mendizerra honetako bazter polit eta garrantzitsu bat Nerbioi ibaiaren iturburua dago. Nerbioi ibaia leize batean jaiotzen da eta amildu eta gero, 400mko urjauzia sortuz Bizkaiko eta Arabako lurrak zeherkatzen ditu Ibaizabal ibaiarekin topo egin arte, eta Bilbao gurutzatu ondoren Kantauri itsasora heltzen da.
Urduñako mendigainetik beste aldera, eskuinerantz, Antiguako ama birgina dago, egun argi batean ikuspegi ikaragarriak daude.
Urduñako menditik autoz hurbil gaitezke 2kmtora dagoen parkinera gero Nerboi ibaiko urjauziaren begiratokira heltzeko.Euri garaietan urjauzi handi bat ikus dezakegu..
Urjauziaren behekaldea ikusteko Delikara jo behar dugu eta handik oinez horma jo arte.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: