EH-n gertatua eta ikusia

Natura, zientzia, paisaiak, jendea, gizartea, jaiak,... EH biluzik

Getariako Elkano marinela munduko bira bukatu zenetik jaki asko heldu dira EH-ra. EH-ko hurbileko historian herri askotako jendea etorri da eta beraiekin batera ohiturak eta janariak. Galiziarrak olagarroa, arabiarrek plater asko, hegoamerikarrek platerak eta musika (reggaetonaren bolada bukatu dela ematen du), txinatarrek jantoki asko, baina guztien artean garrantzi handiena hartu duena: kebab. Gari-ogi batean, bai talo itxurakoa (durum originala) bai hanburgesa itxurakoa, barazkiak eta erretako okela jarrita, salsa gozoz lagunduta sortzen den paltera da. Turkia eta beste herri arabiarret...


Lainoa, estalki zuria behealdea beroarengandik babestuz edo hotzarengandik ezin ihesi utziz. -Armentiako parkea. Gasteiz.- Batzuetan arazoen arrazoia bestetan irudi ederren egilea edo sortzailea, baten batek irudi hori hartzeko zain bere lana betirako gordeta gera dadin. -Eskibel menditik Arabako lautada-


Elorriotik (Bizkaia) kilometro gutxira toki polit eta lasai bat topa dezakegu. San Adrian baselizaren inguruko pagadi txiki batetik Elorrio herriko ikuspegi polita daukagu. Baseliza honen aurrean harri lauez egindako horma baten barruan ArgiƱetako nekropolia  dago. Kristauen aurretik eta kristauen garaian sortutako hilobi batzu daude. Kristauen aurreko hilobiak lau hilarri borobil eta hiruki itxurako hilarri bat dira. Kristauen hilobiak 20 dira eta nekropoliaren inguru osoan daude jarrita. Oiz mendiko harrobietan ateratako harreharriz egindakoak dira. Hauetako bat bikoitza da, dirudie...


Nola hasten da eguna? Nola hasi blog bat? Biontzat erantzun bera: EGUNSENTI BAT. Nahiz eta oso hiritarra izan, seinaleak, gasolindegia,... jarraian ikusiz gero ederra ikustea lortzen da. Holan hasi da 2008ko urtarrilak 24a eta horrela hasten da blog hau. Agurrak guztioi.  


euskal-herria 1456132461502

EHko zazpi hiriburuetako batetik mundura (edo unibertsora) EHn gertatutakoa edo bizitakoa, EHko ikuspegi osoa erakutsi nahi duen bloga.