Argiñetako nekropolia. Elorrio.

euskal-herria 1456132461502 EH-n gertatua eta ikusia | 2008-01-26 23:50

Elorriotik (Bizkaia) kilometro gutxira toki polit eta lasai bat topa dezakegu. San Adrian baselizaren inguruko pagadi txiki batetik Elorrio herriko ikuspegi polita daukagu.

Baseliza honen aurrean harri lauez egindako horma baten barruan Argiñetako nekropolia  dago. Kristauen aurretik eta kristauen garaian sortutako hilobi batzu daude. Kristauen aurreko hilobiak lau hilarri borobil eta hiruki itxurako hilarri bat dira.

Kristauen hilobiak 20 dira eta nekropoliaren inguru osoan daude jarrita. Oiz mendiko harrobietan ateratako harreharriz egindakoak dira. Hauetako bat bikoitza da, dirudienez bikote batena. Zenbaitetan latinez idatzitako hitzak agertzen dira, IX. mendekoak. Hilobiak arabiarrengandik iheska zihoazen zauritutako noble bisigodo batzuenak omen dira.

Toki polita, lasai eta gozatzekoa. Gomendagarria ezagutzeko bai kulturagatik bai ingurunetik. Egun ederra baldin badago ibilalditxo eder bat egin dezakegu Elorriotik hara oso hurbil bait daude.


Utzi iruzkina: