Loreak goragokoa nahi...
Asko
dira txikitan printze urdinarekin amesten dutenak. Loreak ordea, ez zuen
horrelako ametsik egiten, baina nahi zuen bere kide izango zen baten bat.
Konfiantzazko baten bat, baina ez lagun mailakoa edo familiako kidea bakarrik.
Bere konplizea, gauza guztiak, guzti-guztiak kontatuko zizkiona.
Egun
batean, igel batekin egin zuen topo eta igelaren lagun handi bilakatu zen. Ia
dena egiten zuten elkarrekin, eta denborarekin, igela bere printze bilakatu
zen. Lortu zuen benetako konplize bat. Berarekin guztia elkarbanatzen zuen eta
egun ederrak igarotzen zituzten elkarrekin.
Hala
ere, bien artean dena ez zen kotoizkoa. Arantzak sortzen hasi ziren. Printzea
deabru bilakatu zen, negarra eta malkoa zen azkenaldian Lorearen munduan.
Inguruko
erle, txori eta loreek ahal zutena egiten zuten Loreak umorea aldatzeko eta
beti bezain irribarretsu egoteko. Baina ez zuten lortzen... Baina ez zuten etsi,
eta azkenean, Loreak bere ikusmoldea aldatu, eta beti bezain kementsu, aurrera
egitea lortu zuen.
Baina
Lorea bakarti sentitzen zen eta konplizearen hutsunea sentitu zuen. Orduan,
semaforoa ezagutu zuen. Harekin orduak eta orduak pasatzen zituen
kontu-kontari. Zorionean eta atsekabean ziren lagun, baina Loreak ez zuen hori
bakarrik nahi, guztia elkarbanatu nahi zuen berarekin. Baina bere ametsa ekaitz
batek zapuztu zuen, semaforoaren argia ekaitz batek eraman baitzuen.
Lorea
berriro ere triste zegoen, goibel, berarena izan zitekeen argia beste baten
eskuetan zegoelako. Lehen urruti zegoen argia, orain are urrunago zegoela
sentitzen zuen. Baina oraingo honetan ere, aurrera egin zuen inguruko erle,
txori eta loreei esker.
Aurrera darrai, halakoren batean berarentzako egokia den baten bat aurkituko duelakoan. Bera bezalako loretxo bat bilatu beharko du dena ondo joan dakion, baina antza denez, loretxoek ez dute loretxorik nahi, gorako zerbait bilatzen dute...
Iruzkinak
Aintzane 2010-02-23 19:11 #1
ba nik badakit loretxo horrek, beak nahi duna ta ber duna billakoula...
Utzi iruzkina: