Kategoria: semaforoa
Asko dira txikitan printze urdinarekin amesten dutenak. Loreak ordea, ez zuen horrelako ametsik egiten, baina nahi zuen bere kide izango zen baten bat. Konfiantzazko baten bat, baina ez lagun mailakoa edo familiako kidea bakarrik. Bere konplizea, gauza guztiak, guzti-guztiak kontatuko zizkiona. Egun batean, igel batekin egin zuen topo eta igelaren lagun handi bilakatu zen. Ia dena egiten zuten elkarrekin, eta denborarekin, igela bere printze bilakatu zen. Lortu zuen benetako konplize bat. Berarekin guztia elkarbanatzen zuen eta egun ederrak igarotzen zituzten elkarrekin. Hala ere,...