Kategoria: igela
Asko dira txikitan printze urdinarekin amesten dutenak. Loreak ordea, ez zuen horrelako ametsik egiten, baina nahi zuen bere kide izango zen baten bat. Konfiantzazko baten bat, baina ez lagun mailakoa edo familiako kidea bakarrik. Bere konplizea, gauza guztiak, guzti-guztiak kontatuko zizkiona. Egun batean, igel batekin egin zuen topo eta igelaren lagun handi bilakatu zen. Ia dena egiten zuten elkarrekin, eta denborarekin, igela bere printze bilakatu zen. Lortu zuen benetako konplize bat. Berarekin guztia elkarbanatzen zuen eta egun ederrak igarotzen zituzten elkarrekin. Hala ere,...
Raymond Queneau idazle frantsesaren Exercices de style liburuaren itzulpena, Xabier Olarraren Estilo-ariketak, argitara eman berri dute Igela argitaletxeak eta KM Kulturuneak. "Hizkuntzak eta hizketak ematen dituzten aukerekin jostaketan dihardu idazleak, eta jolaserako gogoa jartzen digu besteoi". Horixe dio itzultzaileak, besteak beste, argitaletxearen web orriko aurkezpenean. Kontua da 99 modu ezberdinetan kontatzen dela liburuan gertaera bat bera. Hona hemen lehenbizikoa, eta beste pare bat. Gogoa pizteko adina. Notations Dans l’S, à une heure d’affluence. Un type dans...