loretxoa eta hodeia
Bazen behin muino batean beti gora begira egoten zen loretxo bat. Gauetan
lo egiteko baino ez zuen burua jaisten. Berdin zitzaion negua, udaberria, uda
edo udazkena izan. Berdin zitzaion euria, eguzkia, elurra, ekaitza edo
kazkabarra. Berak gogor eusten zion bereari. Egunero, huts egin gabe bere
hitzordura agertzen zen.
Zergatik egiten zuen hori loretxoak? Maitemindurik zegoelako. Orduak
igarotzen zituen zerura begira. Zehatz esateko, hodeiari begira. Hodeia zen
bere energiaren, zorionaren, irribarrearen eta pozaren sortzailea.
Ez zen erraza horren banaturik bizitzea. Ez ziren samurrak zeru urdinak
bera han ez bazegoen. Behe-lainoa noiz egongo desiratzen egoten zen, hodeia
beragandik oso gertu egoteko eta goiz haietako freskotasuna hodeiak uxa zezan.
Horrelakoa zen beraien harremana hodeitxoak loretxoa salbatu zuenetik. Loretxoa
erabat eskerturik zegoen hodeiak itotzetik salbatu zuelako. Eurite handiak izan
ziren eta loretxoak ez zekien ur haietan igeri egiten. Hau ikusita, hodeitxoak
loretxoa bere bizkarrean hartu eta euririk ez zen muino garai batera eraman
zuen.
Egun hartatik aurrera, euria baretzen joan zen eta bien arteko harremana
sendotzen maitasuna ernetzen zihoan heinean. Egunak joan, egunak etorri, biak
zoriontsuago ziren eta egunen batean biak elkarrekin nahi beste denbora egoteko
aukera izango zuten itxaropenarekin agertzen ziren eguneroko hitzordura.
Hala bazan edo ez bazan,
sar dadila kalabazan,
eta irten dadila Lisboako plazan!
Iruzkinak
AINTZANE 2010-09-07 16:58 #1
AI KE MAAAAAAAAAJOSSSSSSSSSSSSSS
Utzi iruzkina: