Kategoria: mendia
Gure asmoa trekinga egitea da Atlas mendietan eta ahal bada, M`Goun mendia (4.068 m) igotzea. Lau lagun etorri gara: Fernando, Benja, Andoni eta ni. Marrakachen gaua egin ondoren, astearte goizean, goiz abiatu gara furgonetan Atlas mendikateko ipar-ekialdera, Tizin Oughbar herrira. Azilalen egin dugu geldialditxo bat tea hartzeko eta komunera joateko. Zazpi ordu iraun du bidaiak eta 14:00ak aldera iritsi gara Ouzud aterpetxera. Bidean euria eta elurra ere egin digu. Bide ertzean umeak daude zerbait eskatzen eta gidariak ur botila bat eman dio ume bati. Geroago neska bat hartu dugu eta herri...
Urte hasieran eguraldi aproposa egiten ari da mendira joateko. Gaur Txindokiri itzulia emateko asmoz atera naiz etxetik. Larraitzko aparkalekuan autoa utzi eta hasi naiz aldapan gora. Berehala, lehen bidegurutzean eskubira egin dut Ausa-Gaztelu (904 m.) mendirantz. Ordu bete baino lehen iritsi naiz gailurrera. Gailurrean aldare borobil bat dagoela dirudi. Txindokiren zaindaria dela esango nuke. Bertan zerbait jan argazki batzuk atera eta Txindokiri begira gelditu naiz aurrez-aurre. Beherantz egin dut eta ezkerrerantz artu dut. Ez da zaila ibilbidea asmatzea Txindoki beti aurrean daukat eta...
Euskaltzaleok: Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...
Aspaldiko partez bost lagun elkartu gara mendian. Mendiak elkartu gaitu aspaldi bezala. Bost lagun Elgoibarko nahiz eta ez elgoibartar. Ez gara denok elgoibartarrak baina Elgoibarrek elkartu gintuen noizbaiten mendira joateko. Oraingoan Pagoetan bildu gara ibilaldi laburtu baina emankorrean. Terapia kolektiboa egiteko ere baliatzen gara mendiaz eta abenduko larunbat hau ondo etorri zaigu hortarako. Boskotea gutxitan elkartzen gara baina ez gogo faltaz. Hauek osatzen dugu boskotea: Imanol (Txino), Abel, Joxerramon, Jonpe eta ni neu (Musta). Aian ekin diogu ibilbide terapeutipoari. Aurrez e...
Egun eguzkitsuaz baliatuz eta biharko eguraldiak txarrera egingo duela diotenez Iparraldera jo dugu Patxi eta biok. Gaurkoan Mondarrain mendia (749 m.) aukeratu dugu. Ezpeleta eta Itsasu lotzen dituen errepidetik Legarreko gainera iritsi gara eta hemen utzi dugu autoa. Baserri baten ondotik hasi dugu ibilbidea, Ezkondrai mendixka eskubian utziz. Bistan daukagun mendia da Mondarrain eta ordu bete baino lehen goian gaude. Gailurraren inguruan konglomeratuzko haitz ugari daude eta eraikuntza batzuen aztarnak ere. Gailurretik ikuspegi ederra ikus daiteke, bai itsas aldera eta bai ezker-eskubi ...
Udazkena azkenetan murgilduta dago eta elurra goiz ikusi badugu ere gailurretan, azken asteak egun zoragarriak ekarri dizkigu. Gau eta goiz hotzak dauzkagu aste honetan baina egunez eguzkiak majo berotu ditu bazterrak. Halako egun eguzkitsua hautatu dut mendi ibilaldia egiteko Pagoetan zehar. Aiatik abiatu eta Erniotxikitik Pagoeta mendira gerturatu naiz poliki-poliki. Bidean zehar artaldea utzi dut alboan niri begira. Ez dira izutu elkarren babesean. Pagoak eta haritzak biluztuz doaz udazken gorrian. Laster zuriz estaliko ditu neguak. Halakoetan pentsatuz uste baino lehen iritsi naiz Erni...
Gaur eguraldi ederra dator eta aspalditik igo nahi dudan mendira joan nahi dut: Mendaur. Atzo Patxi animatu nuen eta biok abiatu gara Doneztebe aldera. Elgorriaga eta Ituren pasa ondoren Aurtitzen utzi dugu autoa eta bertatik ekin diogu igoerari. Aurtitzen urtegirako bidea hartu eta berehala markatutako bideari jarraitu diogu. Igoera ez da gogorra hasieran baina urtegira baino lehen dagoen zatian aldapa nabaritzen da. Bideak ariztiak eta pagadiak zeharkatzen ditu eta aldapa lehunagoa eguten da pagoen itzalpean. Urtegira iritsitakoan mahaiak eta jarlekuak dauden tokitik pasa eta errekatxoa ...
Urriaren 19tik 26ra Pirineo katalanean izan naiz Julio Villarekin. Aurrez ere askotan izan naiz Juliorekin mendian baina, niretzat eta lehengo mendizaleentzat mitoa bada ere, gaurko gazteentzat ez da oso ezaguna. Julioren dohaiak azaltzea ez badagokit ere esan dezadan Ekaitz Agirre kazetariak Berrian zioena: Mendizale klasikoaren adibide garbiena da Julio. Pirineotan eta Alpeetan eskalatzen itzal handiko bideak egin ondoren Alpeetan eten zen Bere mendi ibilia. Mont Blancen hanka hautsi zuen eskalatzen ari zela. Parentesi baten ondoren menditik itsarorako urratsa egin zuen eta munduari bira...
Nire jarraitzaileok badakizue Gazume dela nire mendi kuttuna. Ez da nirea modu posesiboan baina nik asko maite dut eta ez dut uste nik beste maite duenik inork. Gazumek badaki hau eta horregatik uzten dit igotzen oinez, eskiz edo bizikletaz. Batzuetan hasarretzen da eta euria, lainoa edo haizea bidaltzen dit. Hala ere asko maite dut, baita egunik desatseginenean. Hainbeste maite dut ze nik bertan hartu nahi dudala atseden. Ez dut nahi ez plakarik eta ez gurutzerik. Bere sabelean egon nahi dut betirako. Hernio, Izarraitz, Pagoeta eta itsasoa aurrez aurre ditudala. Nire errautsak bertan uztek...
Asteburuan Lizarra inguruan ibili gara. Aspaldiko partez, familia osoa izan gara eta poztekoa da. Ostiralean Lizarran zehar buelta bat eman ondoren Murugarren herri txiki eta politean dagoen Baquedano etxean hartu dugu ostatu. Etxea oso polita eta lasaia da eta oso gustura egon gara bertan. Larunbatean Urederra ibaiaren iturburura joan gara. Ibilbide osoan ura gainezka eta zuhaitzak ugari. Garai honetan ur asko dago eta indartsu jaisten da, murmurioak belarria zulatzeraino. Udaberria bizi-bizi ikus daiteke han inguru guztia berdez margotuta baitago. Ingurua zoragarria da eta merezi du benet...
Aitortzen dut, zaila da ni mendira eramatea (beno, mendira edo ibilaldi puta batera). Gainera, normalean mendira edo kirola egitera ez joateak forma puntu kaskarra eskaintzen du eta horrek aldi berean, mota horretako planekin bat ez egiteko aitzakia ezin hobe bat. Hala ere, onartu beharrean nahiz baita ere, txango bat egin ostean gorputza zeharkatzen dizun sentsazioa ederra dela. Bi errealitate hauek medio, noizean behin animatzen naiz espedizio txikiren batera, beti ere, pasatu gabe. Igande honetarako Urederrera joateko gonbitea egin zidaten eta nahiz eta hasieran ez nuen oso garbi ikusi, ...
Udaberriko lehen aste hau berezitasun handirik hasi bazen ere, astelehen eta martitzenetako ohiko entseguekin, asteak aurrera egin ahala askoz interesgarriagoa bihurtu da. Eguaztenean KORRIKA Elgoibartik pasatzen zela amak egindako deiak demaseko ilusioa egin zidan eta orain dela hamar urte, 2003ko KORRIKAn lekukoa eroan nuenekoa ekarri zidan burura. Eguenean ospakizunen eguna izan zen; blogkide, lankide, pisukide, ikaskide, bandakide eta velký kamarád dudan Beñat Osinaga Urizarrek 26 urte bete baitzituen. Berak espero ez bazituen ere hainbat sorpresa zain zitu...
Gaur, asteazkena, Egunkaria itxi zutela hamar urte bete dira eta Andoainen, Martin Ugalde kultur parkean elkartu gara itxiera hura gogoratu eta auzipetuei elkartasuna adierazteko. Itxiera ezin dugu ahaztu eta gure buruan izan behar dugu baina beldur naiz ez ote dagoen ahaztuta euskaldunon memorian. Ekitaldia xumea baina zirraragarria izan da. Bukatu ondoren Larraitz aldera joatea erabaki dut, arratsaldean Tolosara joan behar dudala kontuan hartuta. Larraitzen eguraldi bikaina egiten du eta Txindoki mendira joatea pentsatu dut. Arropak aldatu eta gorako bideari eki diot. Azken malda igotzen ...
Elur asko bota du Pirineotan baina Gipuzkoan ez da asko antzeman. Hala ere, igandean bota zuen zertxobait eta gaur zurituta agero dira Ernio eta Gazume. Ez du asko bota eta eskiatzen igotzeko moduan ez dagoenez oinez abiatu naiz Iturriotzetik. Eguraldi txarra iragarri dute baina goizean egun polita egiten du eguzkia ageri delarik. Ez du ematen asko iraungo duenik eta, gaiztotu baino lehen, Gazume aldera jo dut. Elur asko ez egon arren, une batzuetan, haizearen eraginez, dexente pilatu da. Haize hotza egiten du eta elurra nahiko gogorra dagoenez, errazago igo daiteke. Urtero igo izan dut es...
Aste hau, urteko lehenengo aste osoa, izan den hau, berezitasun gutxirekin igaro da. Ohiko musika ensaioak berriz ere hasita eta laneko erritmoa hartuta. Gabonetan Euskal Herrian izan genituen egun paregabeak gogoan, hemengo negu hotz eta ilunera itzultzea ez da batere goxoa. Gainera BOU paperekin egonik, barixakurarte etxean egon zen (zorionez osatu da) eta nik bakarrik egin behar izaten nituen autoa martxan jartzeko eguneroko lanak; izotza rasketaz eta elurra zepilloz kendu, kotxearen gaineko estalkia eta haizearekin borrokatu… Hala ere, asteburuan izaten da gauza interesgarriak egin...
Elgoibarko Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko 50 urte 50 mendi ekimena jarri zen abian. Urtean zehar 50 mendi desberdin igo behar ziren eta nik Tologorri mendia igotzeko konpromisoa hartu nuen. Urtea amaierara iristear zegoela eta helburua betetzeko asmoarekin abiatu naiz Urduña aldera Jon anaiarekin eta Leire hilobarekin. Autoa Lendoñogoikoan utzi eta igoerari ekin diogu. Ordu bete t`erdi ondoren gailurrera iritsi gara. Eguraldi ederra egiten duen arren goian haizeak jotzen du eta hotz egiten du nahiz eta garai honetarako normala izan. Tologorriren altuera 1.066 m.koa da. Argazkiak...
Ibibide Osasungarriak. Antoine de l´Abbadie gaztelua.Abenduak 22, goizeko 9etan Korralillosen.ibilbide osasungarriak " title="">Izena eman hurrengo fitxatxoa betetzen edo mezu bat bidaltzen mintzakide1@gmail.comCargando..." title="Cargando...">
Ikasturteari hasiera emateko,datorren igandean mendira!Beraz, atera zauzue mendiko equipoak, prestatu zeure hamarretakoak eta bazkari gozoak eta topa dezagun betiko tokian goizeko bederatzietan puntu puntuan, mesedez. " title="">Iratiko basoa Europako pagadi eta izeidi handienetakoa da, eta kontserbazioaz ari garela, onenen artekoa da. Guztira 17.000 hektarea ditu, eta landarediaren eta faunaren kalitatea eta kontserbazio egoera medio, Nafarroako eremu gomendagarrienetakoa da. Iratiko basoan ibilbide ugari dago, baina interesgarri eta bitxienetakoa Irabiako urtegia inguratzen duena...
Aspaldi mendian egon barik nago eta Aspe igotzeko asmoarekin irten gara Jon anaia, Leire iloba eta ni. Aisako Napazaletik abiatu gara, 9:00etarako, goizeko freskura aprobetxatuz. Behientzako aska hutsik dago eta iturria lehor. Ez dugu ur asko hartu eta dagoenarekin konponduko gara. Hemendik aurrera aldapa gogortzen hasi da eta erritmoa gure neurrira egokitu dugu. Jonek ez du aldapa gogorrik igo eta Aspe igotzeari lehen aldiz ekin diotela ikusiz, ez goaz azkar, baina ez da erritmo txarra. Goiko harri tartera iritsi garenean ezker aldetik jo dugu mugarriak jarraituz. Bidean bikot...
Datorren Maiatzaren 13an Igandea, goizeko 10:00etatik hasita, mendi txarla bat antolatu dugu Iturmendin gure bailarak bizi dituen ingurugiro mehatxuen aurrean estrategia amankomuna adosteko asmoarekin.El próximo día 13 de Mayo a las 10 de la mañana en Iturmendi se va ha realizar una mendi txarla para concretar los pasos a dar frente a los diferentes proyectos de infraestructuras que amenzan nuestro valle.Mendi-Txarlari buruzko textu informatiboa:Letra hauek, sakanak bizi dituen azpiegitura ezberdinen mehatxuen aurrean lanean edo egoerarekin arduraturik daudenen arteko eztabaida sustatzea du...
(Sakatu irudian kartela jaisteko,inprimatzeko,ikusteko.....)Balerdi edo Mallozar Aralarko Malloetako mendi bat da, 1195 metro garai. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan dago, nahiz eta zehazki mendi honen gailurra Nafarroaren barnean metro eskas batzuengatik egon. Urreako Haitza mendiaren alboan dago.Balerdi da Aralarko Malloetako mendirik adierazgarrienetakoa, altuena ez bada ere, batez ere Araitz haranaz gain erakusten duen itxura bikain eta ikusgarria dela eta. (Albaro eta Rosa) (sakatu irudian tontorrak urbilago ikusteko) Igotzeko ohiko lekuak hauexek ditugu: Azkarate (Araitz): 2 ord...