Pagoetak elkartu gaitu

Alberto Ibiltarixanak | 2013-12-20 00:00
1

Aspaldiko partez bost lagun elkartu gara mendian. Mendiak elkartu gaitu aspaldi bezala. Bost lagun Elgoibarko nahiz eta ez elgoibartar. Ez gara denok elgoibartarrak baina Elgoibarrek elkartu gintuen noizbaiten mendira joateko. Oraingoan Pagoetan bildu gara ibilaldi laburtu baina emankorrean. Terapia kolektiboa egiteko ere baliatzen gara mendiaz eta abenduko larunbat hau ondo etorri zaigu hortarako. Boskotea gutxitan elkartzen gara baina ez gogo faltaz. Hauek osatzen dugu boskotea: Imanol (Txino), Abel, Joxerramon, Jonpe eta ni neu (Musta).

Aian ekin diogu ibilbide terapeutipoari. Aurrez egina nuen bidea eta hori jarraitu dugu bariazio eta guzti. Aiatik abiatu eta Erniotxikitik zehar Altzuzelai aldera. Bideaz eta jardunaz gozatuz, azkar doakigu goiza eta norabidez aldatu dugu Pagoeta gailurrera inguratzeko. Gero gurutzera jaitsi gara eta zarauztar jator bat aurkitu dugu bertan. Jonpe diputatuarentzako ere bazuen zeresana.

Handik beherantza jo dugu eta Amezketa-lardi gure baserrira heldu gara. Teilatua konpontzen ari dira eta gu ezer jakin gabe. Baserria gurea dela esan dut eta ondo esan ere, Diputazioa delako jabea eta gurea ere izango da ba zatitxoren bat, gainera diputatua gure artean egonda. Hurrengoa Sarrola beserria da. Hau ere gure Aldundiarena da. Hemen oeinak eta zaldiak egoten dira. Aurrera jarraitu dugu Laurgainetik zehar eta, laster batean, Pagoetako Iturraran parketxera iritsi gara. Ez gara sartu barrura berandutzen ari zaigulako eta diputatua konpromisoan ez jartzeko. Beste egun batean egin beharko du bisita.

Aiara itzultzea falta zaigu. Agorregiko burdinola ikusi ondoren ekin diogu Aiako aldapari. Lau ordu inguru iraun du ibilaldiak baina denborak ez du garrantzirik. Kontua da gure jardunak ez duela amaierarik eta bazkalorduan jarraitu dugu. Orioko Aitzondo jatetxean egin dugu bazkaria eta txanda hartu ezinda jardun dugu mundua konpontzen. Hurrengo irteera noiz eta nora? Izango da halakoren batean. Bitartean ondo bizi gaitezen.

Abel

Abel 2014-02-17 22:03 #1

<p>Hori dok, Alberto, Pagoetak alkartu gaittu oinguan, eta hurrenguan ere izango da beste mendiren bat gure zain. Hurrengo Joxerramonen arrastuari segiko diogu, Erdoizta ingurutik hasi eta Andutz aldera... Hantxe dantzatuko dittugu gure mingai&ntilde;ak, lagunartian... Mendirik ez jakuk faltako sekula. Musta zaharran zuztarrak gogor dauden bittartian, eutsi goixari!</p>


Utzi iruzkina: