Ibiltarixanak

Ahal dan moduan ibiltziak, nahikua lan ematen dau, nahi dan moduan ibili barik be

Iratixtrem

1 1
Alberto Ibiltarixanak | 2016-06-13 17:55

Sarritan izan dut gogoa proba hau egiteko eta aurten joatea erabaki dut. Iratixtrem izenak berak erakargarri egiten du eta beste urteetan parte hartu izan duten batzuk ondo hitz egin didate. QH moduko probak ez ditut maite eta beste giro lasaiagoan egiten direnak bai. Hala ere kontraesan asko dauzkat halako proben inguruan. Eguna iritsi ahala zalantzak sartu zitzaizkidan eta ibilbide osoa aurrez egin nuen gogortasuna zuzenean neurtzeko. Bi aste lehenago izan nintzen eta benetan gogorra iruditu zitzaidan, bai igoerak eta baita jeitsierak ere, batez ere Azpegikoa eta Errozatekoa. Azken hau d...



Irailaren bukaera garai ederra da mendian ibiltzeko. El mundo de los Pirineos aldizkarian Poldo hotelean bi egunetako egonaldia tokatu zitzaidan eta Aneu ibarra helmuga duen bidaia hasi dugu. Gaua Jacan egin ondoren Sobrarbe eskualdean egin dugu geldialdia. Guaso eta Ainsa bisitatu ditugu. Ainsa da eskualdeko nagusia, ikusgarriena eta ezagunena baina Guaso ezezaguna da guretzat eta asko gustatu zaigu. Hemendik Vielha herrira joan gara. Hemen sarritan izan gara eta geldiunetxo bat egin eta Aran ibarra zeharkatuz, Bonaigua mendatearen bestaldera jo dugu, Aneu ibarrera. Vielhan autostopean ze...


Kostatu zaigu baina aurten Dolomitetara goaz Pake eta biok. Furgoneta prestatu, bizikletak atzean jarri eta Frantziara bidean jarri gara ekainaren erdian. Gure asmoa Suitzara iristea da baina, luzeegia denez, bide erdian gelditu eta Auvernian pasa dugu gaua. Le Mont Dore herrira heldu eta funikularrean igo dugu mendira. Ibilaldi labur bat egin ondoren behera jaitsi gara oinez. Herritik bi km-ra dagoen campingean aparkatu dugu furgoneta. Inguru ederra eta berezia da Auvernia baina gaua pasa ondoren Suitzaruntz abiatu gara. Arratsaldean, Evian herrian atseden txiki bat hartu eta gero, Vevey h...


Transandalus 2015

Alberto Ibiltarixanak | 2015-06-07 00:00

Aurten ere Transandalus ibilbidearen azken zatia egitera goaz 3. aldiz jarraian. Iaz ere garai honetan egin genuen 2. zatia eta orain bukatzeko asmoarekin goaz. Chiclanan hasi eta Almerian bukatu nahi dugu han hasiera eman geniolako 2013an. Guztira 2.300 km. burutuko ditugu zortzi lurraldeak pasa ondoren. 1. etapa: Chiclana - Tarifa (97 km) Atzo iritsi ginen Chiclanara autoz. Hotelera iritsi, bizikletak eta alforjak jeitsi eta alokatutako autoa eramatera joan ginen kostaldera. Beti autoz etorri izan gara azkarragoa eta erosoagoa delako bizikletak ekartzeko. Goizean, gosaldu ondoren, 9:00et...


Aurten Lanzarotera joateko gonbitea izan dut. Uxuri nire iloba han bizi da Sergiorekin eta berak animatu nau bertako mendi bizikletako proba honetan parte hartzera: http://www.ultrabikeclubsantarosa.com/. Ez neukan halako asmorik baina Uxuri eta Sergio bisitatzeko aukera aprobetxatuz, bertara joatea erabaki dugu Pake eta biok. Hobeto esanda, erabakia nirea izan da eta Pakeri ziri ederra sartu diot. Aste beterako joan gara baina iritsi orduko bizikleta alokatzeko aukerak aztertzen hasi naiz eta ingurukoak azpertu ditut. Hiruzpalau denda ikusi ondoren, azkenean CUBE markako 29”ko bizi...


Eski estazioak itxita daude baina oraindik elur asko dago mendietan. Eguraldiaren iragarpen ona ikusirik Pirineora abiatu naiz eskiatzeko asmotan. Zuzenean Astunera joan eta eguerdian hasi naiz mendian gora. Ia jenderik ez dabil eta Astuneko eski estazioak ez du ohiko itxura. Pico Malacara aldera jo dut baina, azkenean, elur-jauziak ikusi ditut eta Truchasen gelditu naiz. Bero egiten du eta gozatzen ari naiz. Gero behera, baina bide erdian gelditu eta larruak jarri ondoren, berriz gora. Anayeten aurrekaldera. Orain bai, orain beherako bidea hartu dut. Urteko jeitsierarik ederrenetakoa izan...


Saioa mendian

1
Alberto Ibiltarixanak | 2015-03-17 00:00

Azken elurteak kontuan hartuta eta asteburuan ere elurra erori denez, gaur Saioa mendira joateko asmoarekin atera naiz. Eguraldi ona lagun egun eder baten aurrean nagoela esaten dit nire senak. Iruñatik zehar, Eugi herria igaro ondoren, Artesiaga mendatera iritsi naiz. Goizeko 10:30ak dira eta dozena bat auto daude aparkatuta. Toki hau ezaguna da niretzat. Iazko udaran hemendik pasa nintzen bizikletaz, nire lagun Imanol Mitxelenarekin eta gozatu ederra hartu genuen.  Nire aurretik beste hirukote bat atera da eskiekin norabide berean. Haizeak gogor jotzen du eta hotza barruraino...


Urbasan eskiatzen

1
Alberto Ibiltarixanak | 2015-02-13 00:00

Gaur Urbasara joan gara Gabriel eta biok. Urbasa aproposa da iraupen eskia egiteko eta gainera etxetik gertu daukagu. Olazti mendatea igo eta, elur asko dagoenez, kanpinaren ondoan utzi dugu autoa. Tximistatik zehar Otsaportillotik pasa eta aterperaino joan gara. Elurra ez dago gaizki baina une batzuetan biguntzen hasia da. Aterpetxean zerbait jan eta buelta. Beherantza daukagu orain eta lehenengo jeitsieran elurra musukatu dut. Orduan konturatu naiz ezkerreko bota puskatuta daukadala. Botaren azpiko zola solte daukat eta dena askatzen bazait oinez egin beharko ditut azken hamar kilometroa...


Bota duen elurtearekin mendiak zuri-zuri eta erakargarri daude. Larunbatean eguraldiak hobera egin du eta etxetik gertuan dagoenez Gazume aldera jo dut eskiak hartuta. Urtero saiatzen naiz Gazumera joaten eskiz baina elurra ez da beti nahiko egoten. Oraingoan badago elurra eta baita jendea ere. Iturriotz eta Andazarrate autoz beterik daude. Familia giroan umeak eta gurasoak elurretan dabiltza. Nolahala aparkatu eta Iturrioztik gora abiatu naiz eskiak jantzita. Zuhaitzak ere oker-oker daude elurraren pisua jasan ezinik. Zaldiak janari bila dabiltza elur artean. Zerua ilun dago eta hotz egit...


Alberto

Ibiltarixanak

Alberto Agirreazaldegi ibilaldiak kontatzen

Estekak