Azaroan egin nuen ibilbide hau bizikletaz. Sevillan hasi eta Gijonera iristea zen nire asmoa, baina Leon izan zen helmuga. Iñaki izan nuen bidelagun eta biok partekatu genituen pedalkadak zein bizipenak Salamancara arte. Ibilbidea ez da oso zaila baina egunean ehun kilometro inguru egiten genituen eta azkenerako ibilbidea luzea bihurtzen zen. De Ruta de la Plata Honela egin genituen etapak: Sevilla-Guillena. Aireportura iritsi eguerdian, bizikletak prestatu eta abiatu: 28 Km. De Ruta de la Plata Guillena-Monesterio. Ibilbide luzea eta errepidez gehiena: 100 Km. De Ruta de la Plata M...
Urrian egin duen eguraldia ikusita ezin izan dut tentazioari eutsi eta forman nagoenez Ernio aldera joatea erabaki dut. Aiara igotzeko Errotatik gora dagoen aldapa aukeratu dut berotzen hasteko. Aiatik Andazarratera eta hemendik, bordetatik zehar, Zelatunera. De Zelatun-Gazume Ez dabil inor paraje hauetan eta Azpeiti aldera doan GRa hartu dut. Halako batean konturatu naiz argazki-kamara falta zaidala. Bizikletaren manilarrean eramaten dut eta erori egin zait nonbait. Buelta eman eta berehala elkartu naiz Zarauzko Aritzekin, kamara eskuan duela, niregana zetorrela. Eskerrak berari, kamara e...
Irailaren 2. hamabostaldian Pirineoa zeharkatu genuen Maditerraneotik Kantauri itsasora. Girona-ko Llançá herrian hasi eta Hondarribiara, 16 etapatan, mendi bizikletaz, inongo laguntzarik gabe, hau da, geuk geure erropa eta material guztia bizikleta gainean garraiatuz.De Transpirenaica 2011 Horretarako ez da komeni gauza asko eramatea eta eguraldia ona izatea inportantea da. Guk zorte handia izan genuen eta egun batean bakarrik egin zigun euria.Argazki guztiak ikusteko: Transpirenaica 2011
Aurten ere, urtero bezala, Beasaingo lagunekin atera naiz uztailean. Lau egunetan zehar ibilbide hauek egin ditugu:1. egunean: Maeztu-Urturi-Apiñaniz-Maeztu De BTT Izkin 2. egunean: Maeztu-Okina-Arluzea-Maeztu De BTT Izkin 3. egunean: Bastida-Toloño-Bastida De BTT Izkin 4. egunean: Demanda mendizerra
Aspaldiko partez asteburuan bizikletak hartu ditugu biok. Eta aitzaki horrekin Bidegoian herriko Iriarte jauregian izan gara, oraintsu hotel bihurtu berrian. ingurua aparta da, Ernio mendiaren magalean, Bidania herriaren gainean. Jauregia XIX. mendekoa da eta, berriztatu ondoren, 2009ko ekainean ireki dute. Ongi etorria eta harrera Ibanek egin zigun. Bere arbasoena izandako jauregiaren ezaugarriak eta eraberritze-prozesua azaldu zigun. Etxearen dekorazioa eta ingurua deskribatzen ez naiz hasiko. Bakarrik esango dut argazkietan ez dela edertasun guztia ikusten. Hala ere, ingurua da gehien...
Aurreko astean Igualadako BTT Mancomunitat-eko gure lagun katalanen deia jaso genuen Bardeak bizikletaz zeharkatzeko. Larunbat arratsaldean elkartu ginen Yugo monastegiko aterpetxean. Afari eder bat eskaini ziguten Manolo eta Mertxek hurrengo eguna indarrez ekiteko. Afalostean ez ziren falta izan cava botilak eta nafar batzuei esker jota bikainak entzun genituen. Umore onean eman genion amaiera egunari. Gauean zaparrada ederrak bota zituen.Goizean goiz jaiki ginen eta gosaldu ondoren 9:00etan martxan hasi ginen. Bi taldetan banatu ginen: mutilak ibilaldi luzea egiteko eta neskak motzagoa. G...
Eguraldi onak bultzatuta gustuko itzuli bat egitera atera naiz gaur mendiko bizikletaz. Aiara igoera Errotatik zehar egin dut aurtengo Euskal Herriko itzulian erljupekoan eginiko ibilbidea jarraituz. Aldapa gogorra (% 23koa une batean) da, baina igoera motzagoa egiten da. Aiatik Andazarretara errepidez joan eta han pista bat hartu dut Zarate gainera doan GRa jarraituz. Ibilbidea oso polita da eta ikuspegi ederrak ditu: alde batera Ernio eta Gazume.Bestera Orioko hondartza eta itsasoa. Bidean, Zarateko benta inguruan, Berrobiko Aitorrekin egin dut topo eta Oriora zijoanez elkarrekin e...
Larunbatean 9:30etan puntuan iritsi ziren Oriora Haritz eta Asier elorrixokoak. Handik lasterrera Hodei etorri zen. Gozaldu, bizikletak prestatu eta 10:30ak aldera abiatu ginen ibilbidea egitera. Hasi eta berehala bizikleta aldatu beharra izan nuen. Aurreko igandean eman nion tratuak ez zion mesederik egin eta kanbio ez dabil ondo.Oriotik Zarauzko kanpinera igo genuen, handik beheko kanpinera Mollarriko zelaitik Talaimendi bidetik zehar, Santio bidea jarraituz. Lur-jauzi baten ondorioz bidea hondatuta dago eta oreka galdu ostean arrastada ederra hartu nuen. Errepidea gurutzatuz Astira eta Z...
Arratsaldeko bostetan bizikletak eta mendirako botak hartu ondoren abiatu ginen biok Arabarantz. Gatzagan obretan daudela eta Durango aldera hartzea erabaki genuen eta Urkiola, Otxandio, Legutio… igaro genituen. Olleriasetik pasatzerakoan Zeramika Museoan geratzea pentsatu genuen Blankari bisitatxo bat egiteko, bide batez. Han familiarekin topatu genuen. Izan ere, buztingintzan bere maisua izan zen Jose Ortiz de Zarate lurperatu berri zuten; oraindik hunkiturik zeuden. Josetxorekin eta Blankarekin afaltzeko geratu ondoren GUIKURI ra heldu ginen.Web orrian agertzen dena baino politagoa irudi...
Morkaiko Mendizale Elkarteak antolatutako argazki emanaldia izan da gaur eta Rajalta Rajalle-ri buruzko argazkiak aurkeztu ditut. Aretoa ia beteta egonda eta gustura jardun dut Laponian egindako ibilbideari buruzko azalpenak ematen eta bertako irudiak erakusten. Bideo batean bildu dut dena Aitorren eta Loreren laguntzari esker. Asko poztu naiz Antton eta Txomin nire bidelagunak ere bertan izan direlako. Eskerrak etorri zareten guztioi eta Morkaikokoei aukera hau eskaini didatelako. Ea datorren urtean norbait animatzen den ibilbide hau egitera. Hurrengorak...