Orio-Andazarrate-Zarate-Santio-Orio
Eguraldi onak bultzatuta gustuko itzuli bat egitera atera
naiz gaur mendiko bizikletaz. Aiara igoera Errotatik zehar egin dut aurtengo
Euskal Herriko itzulian erljupekoan eginiko ibilbidea jarraituz. Aldapa gogorra
(% 23koa une batean) da, baina igoera motzagoa egiten da. Aiatik Andazarretara
errepidez joan eta han pista bat hartu dut Zarate gainera doan GRa jarraituz.
Ibilbidea oso polita da eta ikuspegi ederrak ditu: alde batera Ernio eta Gazume.
Bestera Orioko hondartza eta itsasoa.
Bidean, Zarateko benta inguruan, Berrobiko Aitorrekin egin
dut topo eta Oriora zijoanez elkarrekin egin dugu zati hori. Bera hortik inoiz
pasa gabe zegoen eta nik ibilbidea ezagutzen nuenez, bidelagun izan dut. Andatza
aldera jo dugu eta han Aginagara dijoan pista hartu dugu. Jaitsiera hasi eta
laster ezkerretara dagoen langa ireki eta handik behera jo dugu. Aldapa behera,
pistaz, Bidaola baserrira iritsi arte.
Hemen errepidea hasten da eta Pagoederraga
baserritik Santio auzora jaitsi gara eta hemendik Oriora. Baina hor ez da
bukatu gure ibilbidea. Anibarko portura jo eta Txankatik zehar Andu aldera
hartu dugu eta, bidegurutzean, Itxaspe baserrira dijoan bidetik aldapan gora.
Azkenik, itsasertzetik, Getariako arratoia bistan dugula, Orioko hondatzara jaitsi
gara. Aitor kanpinera garaiz iritsi da, familiakoekin bazkaltzera eta ni
zuzenean etxera.Guztira 40 Km. gaur ere.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: