Urrian egin duen eguraldia ikusita ezin izan dut tentazioari eutsi eta forman nagoenez Ernio aldera joatea erabaki dut. Aiara igotzeko Errotatik gora dagoen aldapa aukeratu dut berotzen hasteko. Aiatik Andazarratera eta hemendik, bordetatik zehar, Zelatunera.
Ez dabil inor paraje hauetan eta Azpeiti aldera doan GRa hartu dut. Halako batean konturatu naiz argazki-kamara falta zaidala. Bizikletaren manilarrean eramaten dut eta erori egin zait nonbait. Buelta eman eta berehala elkartu naiz Zarauzko Aritzekin, kamara eskuan duela, niregana zetorrela. Eskerrak berari, kamara eta argazkiak berreskuratu ditut eta lagun berri bat egin dut, mendizalea eta kirolzalea gainera. Kakea zor diat Aritz. Ea noiz ordaintzen diaten.
Handik Gazume aldera igo eta Itorriotzerako jeitsieran disfrutatu egin dut. Gero Andazarretatik Andatzara zuzenean, Oriora itzultzeko. Beste egun mundial bat gehiago. A zer zortea dudan aurten.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: