Asteburua Guikurin
Arratsaldeko bostetan bizikletak eta mendirako botak hartu ondoren abiatu ginen biok Arabarantz. Gatzagan obretan daudela eta Durango aldera hartzea erabaki genuen eta Urkiola, Otxandio, Legutio… igaro genituen.
Olleriasetik pasatzerakoan Zeramika Museoan geratzea pentsatu genuen Blankari bisitatxo bat egiteko, bide batez. Han familiarekin topatu genuen. Izan ere, buztingintzan bere maisua izan zen Jose Ortiz de Zarate lurperatu berri zuten; oraindik hunkiturik zeuden. Josetxorekin eta Blankarekin afaltzeko geratu ondoren GUIKURI ra heldu ginen.
Web orrian agertzen dena baino politagoa iruditu zitzaigun. Pilarrek eta Javierrek harrera atsegina egin ziguten.
Akostan dagoen Errekatxo tabernan, Tomasek Secretos de Carnicero atera zigun eta sekretuan gordetzeko moduko mokadu ederra jan genuen hitzaspertu luzea eginez.
Gela polit bat eman ziguten atseden hartzeko. Ederto lo egin ondoren, hurrengo goizean armosu bikaina eskaini ziguten: Jogurta, zerealak, mermeladak, laranja ura, bertan egindako ogi integrala eta pastela, tea, kafesnea…
Tripa bete eta (1) GORBEA aldera abiatu ginen.
(Argaz. Iñaki Medina)
Pare bat ordu eskas ibili ondoren eta bidean beste mendizale batzuekin topo eginez, heldu ginen gailurrera antzinan ikasitako kantu hura isilean gogoratuz …tontorrean agertzen zaigu gurutzea bere besoak zabaldurik… Haize fina zebilen eta berehala jo genuen behera.
Bigarren aldiz Errekatxora joan ginen. (2) Baba gorriak eta beharrezko diren sakramentuak zeuden menu bakar moduan. Sekulakoak!
Siestatxo bat egitea edo inguruak bisitatzea genuen aukeran eta
(3) bizikletak hartuta Muruatik irten eta Gopegi, Zaitegi, Murgia, Jugo, Oroko Amabirjinaren Santutegia, Sarria, Markina, Zarate eta Maurga ikusi ondoren, Muruara bueltan ginen berriro 37 Km eginda.
Heldu orduko prest geneukan (4)SPAra bisita: Sauna umela, Jakuzzia, sauna lehorra eta dutxa bikaina… Honekin kintatloiaren laugarren proba amaitu genuen.
Afal ondoren, Jabi, Pilar eta Gasteizko Maratoia egitera etorrita zeuden eta Guikurin ostatua hartu zuten Lluis eta Beth katalanekin tertulia luzatu genuen.
Hurrengo goizean goiz esnatu ginen, eguna aprobetxatzeko asmoz-edo.
(5) Ulibarri-Ganboako urtegia aukeratu genuen bizikletaz bira egiteko, baina Debagoieneko eta Gasteizko beste lagun mordo batek ere ideia bera izan zuen itxuraz, eta zenbait lekutan arazoak izan genituen oinezkoen artean pasatzeko.
Garaio parean errepidera irtetea erabaki eta handik egin genuen Landarainoko bidea.
Asteburua ederra izan da. Eguneroko lanari heltzeko indarberrituta etorri gara. Merezi izan du.
Iruzkinak
etiam 2008-04-14 13:07 #1
Jolin Andereño!
Albertok ondo baino hobeto erakutsi du Laponian sasoi onian dauala baina zu ez zaude atzera geratzeko! Mendixan, bizikletan... Bai horixe, biba zu!

Haritz 2008-04-20 12:33 #2
Aupa Alberto and company!
Jo, hori da geratu eziñe! Goguen dekot Camplengo aldien ezagutu giñienien be zelan esaten zendun bizikletie agradezidue zala, ehun kilometro ein eta ondo sentitzen zinela.
Eta ni kristo bat eintte.
Ondo jarraittu!

Alber 2008-04-21 00:10 #3
Iepa Haritz, aspaldiko. Bajakixat ondo bizi haizela. Ondo segi eta ia egunen batean bizikletaz ibiltzeko gelditzen gaittuken Intxorta inguruan.

2008-09-13 08:27 #4
azpaldian geratuta jaok orrixoi, ze, moteldut edo? Gogorik pe ? edo alpertuta? gaixork ez baina?
Utzi iruzkina: