Ibiltarixanak

Ahal dan moduan ibiltziak, nahikua lan ematen dau, nahi dan moduan ibili barik be

Iritsi da eguna. Bihar, goizeko 05:00etan aterako gara aurtengo Transcatalunya mendi biziletaz egitera. Proba hau La Molina eski estazioan hasi eta Bartzelonan bukatuko da. Gogorra da egun batean egiteko, baina 17 ordu ditugu bukatzeko eta egingo dugun itxaropenarekin goaz.Proba hau egiteko bizikleta berria estreinatuko dut. Ez da egun egokiena horretarako, baina beste erremediorik ez nuen.  Aurreko asteburuan matxura izan nuen eta bizikleta aldatzea erabaki nuen, Ciclos Urrestilla dendako Ibaik eskaintza egokia egin zidan-eta. Scott markako Spark 35 modeloa da eta suspentsio bikoitza ...