Bukatzear dago, agur Laponia, Suedia eta Norvegia
Martxoaren 1ean hasitako ibilaldi hau azkenera heldu da. Hasiera guztiek izaten dute bukaera eta hala behar du gainera. Hiru aste luzetan ibili gara elurretan eta amaiera heldu da. Arlandako aireportuan gaude sei ibiltari, etxerako hegazkinaren zain, azken gauari aurre egiten, goiza noiz etorriko zain. Egun luzea izan da gaurkoa, trasteak batu eta gogorapenak maletan sartzeko eguna. Emoziorik ere ez du falta izan aireportura bidean gasolina gabe gelditu garenean, eta hegaldiko txartelak baieztatu gabe genituelako batzuek.
Baina, bestalde, egun alaia izan da. Josuk esaten duen bezala, etxera itzultzeko gogoa ez daukan ibiltarixa, malo. Eta etxean dagoenean ibiltzera irtetzeko gogoz ez dagoena ere ez da ibiltari. Denok, gehiago edo gutxiago, arrazoi desberdinengatik, etxera itzultzea desio dugu eta pozik gaude, iritsi delako ordua eta ondo pasa dugulako elkarrekin. Nire kasuan pakeminak eta etxeminak tiratzen nau, baina hauek ere badakite berriz ibilaldixari ekingo diodala, bakarrik edo beraiekin.
Ane, Maider, Imanol, Alito eta Josu izan ditut azken bidaia lagunak. Aurrez Kike eta Nagore eta gero Andoni, Eba eta Raul. Ibiltari denok gara ibilaldia ondo ateratzearen errudun eta horretan meritu gehien gidariak izan du, noski. Gogoan izango dugu ibilaldi luze hau eta seguru nago, berriz ere, laster prest egongo garela ibilian ibiltzeko. Hurrengo arte, jarraitu gaituzuen denoi, zuek izan zaretelako gure ezkutuko zaindari.
Iruzkinak
p 2012-03-23 12:04 #1
politxa!!! unkigarrixa
andoni aizpuru 2012-03-23 15:17 #2

Etorri, etorri etxera azkar! Eta oraindik ere eskiatzeko gogoa badezue bihar joan Aralar edo Urbiara egunsentian, gero bero egingo du-eta!! Gora KUNGSLEDEN. Itzuliko gea!!!

Andoni

Joxe Aranzabal 2012-03-25 11:21 #3
Oso polita kronika, Alberto, eta demasekoa esperientzia, ezta? Mila esker guztiaren berri emateko hartu duzun ardura eta denboragatik.

Alber 2012-03-25 17:36 #4
Eskerrak Joxe zuk badakizula zenbat denbora eta ardura ematen duen! Laponiatik gure berri ematea ez da izaten beti erraza, baina moldatu gara eta pozik gelditu naiz. Taldekoek Teknopolis izena jarri zidaten tarte guztietan ordenadorearekin nenbilelako baina bestela ezin izango zenuten jarraitu gure ibilbidea. Asko kostatzen da baina polita da besteontzat eta baita guretzat ere jarraipena egitea eta egin duzuela ikustea.

Utzi iruzkina: