Kiruna-Vesteraalen

Alberto Ibiltarixanak | 2012-03-19 14:36
1

 

Kirunatik atera eta egun osoa bidaian. Lehenengo Abiskora joan gara, orain dela astebete alokatutako makilak itzultzera. Gero, Norvegiarako mugarantz abiatu gara. Hona gerturatu ahala menditsuagoa da eta elur gehiago dago mendian.

Muga pasatu ondoren Narvikera jaisten hasi gara eta itsasoa berehala dugu begien aurrean. Elurra itsasoraino iristen da paraje hauetan eta etxe koloretsuak besterik ez dira ageri elur artean.

Gure helburua Lofoten irletara joatea da, baina aurrez Vesteralen irletatik pasa behar gara, nahiz eta guretzat denak Lofoten irlak izan. Sortland herria pasa eta Stormarknesera iritsi gara Hadseloya irlan. Errepidea itsasertzean dago eta sekulako zubiak daude irla batetik bestera pasatzeko. Kanpin baten gelditu gara eta bungalowa alokatu dugu lo egiteko. Laster hasi da elurra mara-mara eta lehen zuria bazegoen ere oraindik zuriago jarri du inguru guztia. Hala ere, kontuz ibili behar da azpian dena izoztuta dagoelako. Ederra litzateke, mendian minik hartu ez eta kalean erortzea.

Afaldu eta biharko plana egin dugu. Goizean eguraldia ona bada eskiatu egingo dugu eta arratsaldean Lofoten aldera joango gara ferryan.

pk

pk 2012-03-19 15:38 #1

Martxoak 19:aitxaren eguna eta aitxa 4.000 kilometrotara eta  VIVA LA PEPA!!


Utzi iruzkina: