Kungsleden, 5.etapa: Kebnekaise Fjällestation-Nikkaluokta
Azken etapa berezia izaten da gehienetan eta oraingoan ere bai. Alde batetik, helburua gertu dugulako lasaiago hartu dugu eta bestetik, hegazkin istripuaren kontu honek pixkat aztoratu egin gaitu.
Haizeak gogor jotzen zuen atzetik, baina ibilbidea oso ondo zegoen militarren makinak eta motoak pasa zirelako. Ondorioz, errazago eskiatu dugu.
Disfrutatzeko eguna izan da. Argazkiak atera eta patxadaz hartu dugu. Hala ere, une batzuetan haizea bortitza izan da eta ez genuen asko ikusten baina uste baino azkarrago iritsi gara Nikkaluotara.
Hau ibilbidean aurkitu dugun lehen herrixka da eta turismora bideratuta dago. Jendea hona etortzen da elurretako motoetan edo txakurrek tiratutako trineoetan ibiltzera eta bertako asko honetatik bizi dira.
Iritsi orduko bertako irrati-telebistakoak etorri zaizkigu istripuari buruz galdezka eta Josu elkarrizketatu dute. Suediako prentsan azalduko garelakoan hainbat txiste egin ditugu.
Hemen traste guztiak desmontatu eta lineako autobusa hartu dugu Kirunara joateko, han dugu-eta furgoneta. Ez da zaila hemen eskiak eta pulkak autobusean sartzea, autobusak prestatuta daudelako.
Iruzkinak
k2 2012-03-18 15:42 #1
Onik amaittu dozue eta hori da inportantiena. Ia ba hurrengo astekua zela juten jatzuen. Zorte on kuadrilla!!
Imanol 2012-03-19 13:11 #2
Kaixo Alberto!

Ikusten det ederki zabiltzatela! Egunero begiratzen det bloga eta gustora egoten naiz zuen berriak irakurri eta ikusten. Disfrutatu eta ondo pasa!

Amaia 2012-03-19 16:09 #3
Merezi da zuen bloga sartzea eta ikusi halako gauza politak, ze enbidixia. Segi horrela eta disfrutatu. Muxu haundi bat. Amaia.

Antzuola 2012-03-19 21:45 #4

kaixo Albert. ikusten dot ikaragarri gogorra dala bain disfrutea ere neurri berdinekoa..........Ni, nere etxeko txokotik berotik zuekin konpartitzen dot. Segi berriak ematen

Besarkada haundi bat

Antzuolatik

2012-03-20 08:54 #5
Badao paraje ederrik munduan eta hoietaz disfrutatzen dakitenak ere. hori dok hori paotxa!

Utzi iruzkina: