Kategoria: eskia
Eski estazioak itxita daude baina oraindik elur asko dago mendietan. Eguraldiaren iragarpen ona ikusirik Pirineora abiatu naiz eskiatzeko asmotan. Zuzenean Astunera joan eta eguerdian hasi naiz mendian gora. Ia jenderik ez dabil eta Astuneko eski estazioak ez du ohiko itxura. Pico Malacara aldera jo dut baina, azkenean, elur-jauziak ikusi ditut eta Truchasen gelditu naiz. Bero egiten du eta gozatzen ari naiz. Gero behera, baina bide erdian gelditu eta larruak jarri ondoren, berriz gora. Anayeten aurrekaldera. Orain bai, orain beherako bidea hartu dut. Urteko jeitsierarik ederrenetakoa izan...
Azken elurteak kontuan hartuta eta asteburuan ere elurra erori denez, gaur Saioa mendira joateko asmoarekin atera naiz. Eguraldi ona lagun egun eder baten aurrean nagoela esaten dit nire senak. Iruñatik zehar, Eugi herria igaro ondoren, Artesiaga mendatera iritsi naiz. Goizeko 10:30ak dira eta dozena bat auto daude aparkatuta. Toki hau ezaguna da niretzat. Iazko udaran hemendik pasa nintzen bizikletaz, nire lagun Imanol Mitxelenarekin eta gozatu ederra hartu genuen. Nire aurretik beste hirukote bat atera da eskiekin norabide berean. Haizeak gogor jotzen du eta hotza barruraino...
Gaur Urbasara joan gara Gabriel eta biok. Urbasa aproposa da iraupen eskia egiteko eta gainera etxetik gertu daukagu. Olazti mendatea igo eta, elur asko dagoenez, kanpinaren ondoan utzi dugu autoa. Tximistatik zehar Otsaportillotik pasa eta aterperaino joan gara. Elurra ez dago gaizki baina une batzuetan biguntzen hasia da. Aterpetxean zerbait jan eta buelta. Beherantza daukagu orain eta lehenengo jeitsieran elurra musukatu dut. Orduan konturatu naiz ezkerreko bota puskatuta daukadala. Botaren azpiko zola solte daukat eta dena askatzen bazait oinez egin beharko ditut azken hamar kilometroa...
Bota duen elurtearekin mendiak zuri-zuri eta erakargarri daude. Larunbatean eguraldiak hobera egin du eta etxetik gertuan dagoenez Gazume aldera jo dut eskiak hartuta. Urtero saiatzen naiz Gazumera joaten eskiz baina elurra ez da beti nahiko egoten. Oraingoan badago elurra eta baita jendea ere. Iturriotz eta Andazarrate autoz beterik daude. Familia giroan umeak eta gurasoak elurretan dabiltza. Nolahala aparkatu eta Iturrioztik gora abiatu naiz eskiak jantzita. Zuhaitzak ere oker-oker daude elurraren pisua jasan ezinik. Zaldiak janari bila dabiltza elur artean. Zerua ilun dago eta hotz egit...
Goiz jeiki gara, 6:30etarako. Ni azkena izan naiz, beti bezala. Hauen ezin egona nabaria da. Gosarian ez dabil jende asko. Eskandinaviarrek ez dute gosaltzen ala? Gelara itzuli eta eguneko gauzarik inportanteena egin behar dugu: kaka. Ez da giro gure komunean. Txanda hartu ezinda gabiltza. Traste guztiak hartu eta martxa. Eskiak eta botak atzo eraman genituen irteerara; baita arropen poltsa ere. Beraz, ia esku hutsik goaz. Beste guztiak eskiak eskuetan eta botak jantzita. Hasieran behintzat asmatu dugu. Moenako erdigunean daude irteerara garamatzaten autobusak. Sekulako hilara dago autobuse...
Gosaldu ondoren, gelan egoteko astirik gabe, Eliseo jeitsi da eski-gelara eskiak prestatzera. Gabrielek ere berehala hartu du bide bera. Gaur lasai ibili behar ginelakoan nengoen baina nire lagunak ez daude txantxetarako. Ni iritsi naizenean erabat konzentratuta daude biak eskiak prestatzen: parafinatzen, argizaria ematen, garbitzen, plantxatzen...eskiak tartean daudelako, bestela pentsatuko nuen hoteleko zerbitzariak direla. Finlandia zeharkatu nuenean ikusi nuen, estrainekoz, argizaria ematearen liturgia. Ez nuen uste nire burua aurkituko nuenik halako zereginetan. Gezurra badirudi ere o...
Esnatu garenean dena zurituta dago. Ez du asko egin baina gauez 10 zm. inguruko elur geruza bota du. Atzoko argazkia eta gaurkoa desberdina da. Gaur probatu ditugu elurra eta eskiak. Irten aurretik Gabriel eta Eliseo aritu dira elur mota aztertzen. Elurraren tenperatuta hartu dute termometro baten bidez. Nik gaixorik nagonean bakarrik erabiltzen dut. Igandeko ibilbidean bertan ibili gara Pozza di Fassa herritik Canazeiraino eta buelta. Bi itzuli egin ditugu eta 38 Km. Lehenengo egunerako nahiko da. Nekatuta bukatu dugu. Arratsaldean, zerbait jan ondoren, Cavalessera joan gara dorsalak et...
Aurten Dolomitetan izango gara iraupen eskiko proba ezagun hau egiten. Marcialonga 2015 datorren igandean izango da baina gaur iritsi gara Dolomitetako paraje zoragarrira. Moena herrian gaude eta bihartik igandera arte bertan ibiliko gara eskiatzen eta inguruak ikusten. Aurrez ere egin nuen proba hau. Ez nuen uste hainbeste urte igaro zirenik baina, 1998an izan zen, orain dela 17 urte. Hainbeste? Trentinoko bailaran mahastiak daude nonnahi. Bistan da hemen ardoa nagusi dela, ia Italia osoan bezala. Orduan proba berezia, erakargarria eta errepikatzeko modukoa iruditu zitzaidan. Bada hemen g...
Lesio ondorena da kirolari baten unerik gogorrena. Lehenengo medikuen kontsultak, radiografiak eta erresonantzia. Gero diagnostikoa eta azkenik operazioa. Azkar pasatzea nahi izaten dugu baina fase bakoitzak bere denbora behar du. Nire kasuan lehen fasea azkar joan zen baina ez kosta barik. Mendiko federazioaren aseguruak hiruzpalau egun irauten du baimena ematen erresonatzia egiteko. Gero txanda hartu eta eguna ematerako denbora dexente pasatzen da. Eta ezinegona sortzen da. Diagnostikoa garbia izan da: meniskoa eta barne ligamentua hautsita. Meniskoa operatu behar dela dio Albillos medi...
Asteburuan sekulako eguraldia emana dago eta atzo iraupen eskia egin nuenez gaur mendiko eskia egitea erabaki dut. Horretarako Mertxeri eta Pakeri raketaz ibilaldia egitea proposatu diet nik eskiekin Lecherines aldera igotzen dudan bitartean. Aisa herria pasa eta iparralderako bidea hartu dugu. Abiapuntua ohiko lekutik baino beherago dago elurrak ez digulako uzten goraino igotzen autoz. Beste askok ere leku beretik hasi dute ibilbidea. Gorakoan, Estarrun errekastoa pasa ondoren, boskote bat aurkitu dut eta euren atzetik joan naiz. Aspe mendirantz jo dugu gainez gain eta, GR11 adierazten du...
Iaz kale egin nuen baina orain bi urte egin nuen Marxaberet iraupen eskiko proba famatu hau eta aurten ere berriz errepikatu nahi nuen. Asteazken eta ostegunean Somporten ibili ondoren, ostiralean Bereten bertan egin nuen bi ordu t'erdiko entrenamendua. Eguraldiak onera egin zuen arratsaldean baina inguruko herriak ikustera joan ginen Pake eta biok. Kirolak ere bere tartea behar du, batez ere laguntzaileek ondo pasatzeko aukera izan dezaten. Bagergue herri politean zer topatuko eta Peru jatetxea. Nire bilobaren etxean bazkaldu beharko dugu gaur. Larunbatean eguraldi kaxkarra izan genuen et...
Iraupen eskia egiteko Somport aukeratzen dugu gehienetan. Euskal Herrian ez dagoenean elurrik hemen ia seguru aurkitu daiteke eta etxetik gertuen aurkitzen da. Aste bukaeran jende asko ibiltzen da baina astean zehar gozatzeko aukera asko dauzkagu. Aurten ere sarritan ibili naiz hemen. Gabon aurretik eta ondoren egun onak eta ez hain onak tokatu zaizkigu baina ia beti gozatu dugu. Batzuetan Fernando eta biok eta besteetan bakarrik ere bai, baina beti bakardadea lagun, jendetzarik gabe esan nahi dut. Elurra ez da beti egon nahi beste, baina, azken hamabostaldian, oso ondo dago asko egin duel...
Kaixo berriro ere! Hemen gaude! (eta poztutzen naiz)... Otsailaren zati handi bat gure herrian igaro ondoren, bueltan gara Txekiar Errepublikan, “Ahoj”, “Dobre Rano”eta “Prosim” artean. Hainbeste alerta laranja eta limoien abisuak entzuten arduratuta pasa genuen aste-bukaera bideak eta aireportuak itxita egongo ziren beldurrez. Azkenean ez zen hainbesterako izan, eta, urtarrilean egin genuen bezala, bidaia inongo konplikazio edo atzerapenik gabe pasa zen. Aipatzekoa da, gure herrian pasatako azken astean, Igorren kokatuta dagoen Batzeko instalazio zentra...
Aurten bota duen elurteak oraindik irauten du eta ez dago urrutira joan beharrik elurra aurkitzeko. Gaur aralarrera joan gara Pake eta biok. Bideran ez dago arazorik baina San Migelgo santutegiaren inguruan ia metroko elur maila dago eta errepide bazterretan bi metrotik gora. Santutegia ikusi ondoren eskiak jantzi eta menditxo bat igo dut eskiatzen jaisteko. Ondoren guardetze parera joan gara eta erraketak jantzita ordubete inguruko ibilalditxo bat egin dugu. Azkenik iraupen eskia egiteko beta ere izan dut. Egun polita izan da benetan.
P { margin-bottom: 0.21cm; }Beste behin ere nire pausoak Gazume aldera abiatu dira. Asteko elurtea eta gaurko eguraldia ikusirik ez du merezi ohean gelditzerik. Urtean behin egoten da eskiz igotzeko moduan eta gaurkoa da horietako bat. Iturriotzera autoz igo dut eta hemen eskiak jarri eta goraino.https://lh6.googleusercontent.com/-e2XxxN5N3wM/US4YlWGifkI/AAAAAAAAJjM/aJnRS_Y8RPU/s640/100_0125.JPG Erniorako bidea utzi eta Gazumeko aldapa luzeari ekin diot. Berehala zarauztar bikote batekin egin dut topo. Hauek eskiatzen beheruntz eta ni goruntz. Xubi eta Joni (edo Yoni) dira eta solasal...
Beste behin ere nire pausoak Gazume aldera abiatu dira. Asteko elurtea eta gaurko eguraldia ikusirik ez du merezi ohean gelditzerik. Urtean behin egoten da eskiz igotzeko moduan eta gaurkoa da horietako bat. Iturriotzera autoz igo dut eta hemen eskiak jarri eta goraino. Erniorako bidea utzi eta Gazumeko aldapa luzeari ekin diot. Berehala zarauztar bikote batekin egin dut topo. Hauek eskiatzen beheruntz eta ni goruntz. Xubi eta Joni (edo Yoni) dira eta solasaldi labur baten ondoren goruntz jarraitu dut. Azken lepora iritsi naizenean beste hiru zarauztarrekin elkartu naiz. Hauek errak...
Eguraldi ederrarekin esnatu ondoren, gosaldu eta mendira joatea erabaki dut. Eskiak hartu eta Nafarroa aldera abiatu naiz Adi mendia igotzeko asmoz.Eugitik Urkiaga mendatera jo dut eta, hemen aparkatu ondoren, eskiak jantzi eta goruntza egin dut. Oinezkoen arrastoak bistan daude eta horiek jarraituz pistan joan naiz. Ordu bete inguru egin ondoren langa zeharkatu (1.190 m) eta azken igoerari ekin diot. Azken malda gogorragoa da baina goraino iritsi naiz eskiekin. Gailurrean (1.459 m) bakar-bakarrik egon naiz inguruaz gozatzen eta argazki batzuk atera ondoren, larruak kendu eta beherantzako b...
Hainbeste elur egin ondoren eguraldiak hobera egin du eta irrikatzen nago mendira joateko. Berandu bada ere atera naiz Lekunberri aldera. Bidea irekitzen dihardute eta eguerdian iritsi gara guardaetxeko aparkalekura.Eskiak jasten ari naizela ondoan gauza bera egiten ari da beste mutil bat. Nora dijoan galdetu diot eta Beloki mendira abiatuko dela esan dit. Oskar da bera eta berarekin joatea erabaki dut ez baitut ingurua ondo ezagutzen. Horrela, beste batzuen lorratzak jarraituz Beloki mendira heldu gara. Gailurrean egonalditxo bat egin ondoren Ttutturre mendira joatea erabaki du Oskarrek. S...
Abenduaren 29an, lehenengo eski zeharkaldia egitera joan gara Hodei eta biok. Eguerdian iritsi gara Astun aldera eta materiala prestatu ondoren, denboraldiko lehen martxa burutu dugu. Aparkalekutik abiatu eta La Raca (2.278 m.) mendia igo dugu. Igoera ez da beste mundukoa baina gure indarrak probatzeko ez datorkigu gaizki. Biharamonean Portalet aldera joan gara. Eguraldia ez da txukuna eta Peireget aldera abiatu gara. Ikuspena urria denez, gorantza egin dugu baina azken partean noraezean ibili gara eta halako batean beherantza egitea erabaki dugu. Ez da izan erraza eskiatzea baina beste es...
Atzo esan bezala Stokmarknes herrian gaude. Goizean jaiki eta eskiatzera goaz. Eguraldi ederra dugu eta Storheia, hemengo mendi handiena, igotzea pentsatu dugu. Ez da oso altua, baina itsasertzetik irten eta 600 metro igoko ditugu gailurrera. Eski pistetan zehar egin dugu lehen partea eta gero, pinudian zehar, aldapa gogorra igo dugu lehen leporaino. Hemengo ikuspegia zoragarria da: itsasoa behean, zerua goian eta tartean elurra eta gu, puff...! Lepora igo ondoren, badirudi berehala iritsiko garela gailurrera, baina berriz ere mendian ilusio optikoak eta iristeko gogoak okertzen gaitu. Be...
Larunbatean lasai hartu dugu eguna. Goizean, gosaldu ondoren, batzuk eskiatzen eta besteak furgoan joan gara Kirunatik Jukkasjärvi herrira. Ezaguna da Ice Hotel edo izotzezko hotelagatik eta turista asko joaten da bertara hotela ezagutzera. Izotzezko blokeekin egiten dute urtero eta munduko eskultore askok parte hartzen du hotelaren eraikuntzan. Aurten Jose Pablo Arriaga eskultore markinarra ere hautatua izan da. Gu ez gara hotelera sartu. Sarrera garestia iruditu zaigu eta kanpotik ibili gara eta samien herri polit hau ezagutzeko hartu dugu goiza. Banakako etxez osatua dago her...
Azken etapa berezia izaten da gehienetan eta oraingoan ere bai. Alde batetik, helburua gertu dugulako lasaiago hartu dugu eta bestetik, hegazkin istripuaren kontu honek pixkat aztoratu egin gaitu. Haizeak gogor jotzen zuen atzetik, baina ibilbidea oso ondo zegoen militarren makinak eta motoak pasa zirelako. Ondorioz, errazago eskiatu dugu. Disfrutatzeko eguna izan da. Argazkiak atera eta patxadaz hartu dugu. Hala ere, une batzuetan haizea bortitza izan da eta ez genuen asko ikusten baina uste baino azkarrago iritsi gara Nikkaluotara. Hau ibilbidean aurkitu dugun lehen herrixka da et...
Etapa gogorra gaurkoa ere. Goizeko 6:00etan jaiki gara eta 7:15ean abiatu, gosalduta, kaka eginda eta pulkak prestatuta. Ez pentsa hau hain erraza denik. Eguna ondo hasteko hasierako pausuok ondo eman beharra dago. Aurrez aterpetxeko zaindariak esan digu lehenbailehen ateratzea gomendatzen digula arratsalderako haize gogorrak espero direla-eta. Irten eta 7 Km.ra txabola bat dago bidean eta errusiarren talde batekin egin dugu topo. Ongi etorria eman eta gurekin argazkiak atera nahi zituzten. Lehenengo neskak Imanolengana gerturatu dira. Zer den gazte izatea! Gero, 5 Km. pasa ondoren, Sing...
Gaur atzo baino hotz gehiago egiten du: -9º. Nolanahi ere egunero 5º eta 10º zero azpitik bitartean, eta hau ez da hotz handia paraje hauetarako. Ibilian laster berotzen gara. Gaur 25 km.ko etapa daukagu aurrean eta goiz abiatu gara. Ezin dugu denbora galdu gosaltzen eta berandu atera. De Alesjaure-Sälka Eguna orain arteko politena da. Eguzkia atera da eta paraje menditsu eta zoragarriak ikusteko aukera ematen digu. Gure aurretik beste talde amerikar bat doa eta haiek zabaldu dute arrastoa elurretan. Guretzako hobe horrela. Eguerdi aldera aterpe batetik pasa gara eta hemen egin dugu gaurko...
Goizean elurra egiten ari zen baina eguraldiak onerako joera zuela esan digute. Gure aurretik atzo gauean iritsitakoak atera dira txakurrekin, baina laster pasatu ditugu bidean. De Abiskojaure-AlesjaureTxakur bakarra dauka pulka bakoitzak eta zaila da horrela aldapak guk baino azkarrago igotzea. Eguraldia mantenuz edo hoberuntz joan da eta gure morala ere igotzen egraldiaren arabera. Horrela iritsi gara bide erdian dagoen txabolara eta barruan egin dugu bazkari pasada: binbo ogiak, txorixoa, urdaiazpikoa eta txokolate piskat. Ondo zatitzen dugu jatekoa eta bakoitzaren partea. La equitativa...