La Raca eta Peyreget
Abenduaren 29an, lehenengo eski
zeharkaldia egitera joan gara Hodei eta biok. Eguerdian iritsi gara
Astun aldera eta materiala prestatu ondoren, denboraldiko lehen
martxa burutu dugu. Aparkalekutik abiatu eta La Raca (2.278 m.)
mendia igo dugu. Igoera ez da beste mundukoa baina gure indarrak
probatzeko ez datorkigu gaizki.
Biharamonean Portalet aldera joan gara. Eguraldia ez da txukuna eta Peireget aldera abiatu gara. Ikuspena urria denez, gorantza egin dugu baina azken partean noraezean ibili gara eta halako batean beherantza egitea erabaki dugu. Ez da izan erraza eskiatzea baina beste eskiatzaile batzuekin egin dugu topo eta haien arrastoa jarraituz laster iritsi gara errekara. Zeharkaldia ez da izan luzea baina goizeko nagiak kentzeko ondo etorri zaigu.
Iruzkinak
Hodei 2013-01-17 17:34 #1
...kronika hontan, zapatu gabeko entrekotan argazkixa falta dala esango nuke...<br />
Utzi iruzkina: