Aralarren elurretan
Aurten bota duen elurteak oraindik irauten du eta ez dago urrutira joan beharrik elurra aurkitzeko. Gaur aralarrera joan gara Pake eta biok. Bideran ez dago arazorik baina San Migelgo santutegiaren inguruan ia metroko elur maila dago eta errepide bazterretan bi metrotik gora.
Santutegia ikusi ondoren eskiak jantzi eta menditxo bat igo dut eskiatzen jaisteko. Ondoren guardetze parera joan gara eta erraketak jantzita ordubete inguruko ibilalditxo bat egin dugu. Azkenik iraupen eskia egiteko beta ere izan dut. Egun polita izan da benetan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: