Jukkasjärvin eta Kirunan

Alberto Ibiltarixanak | 2012-03-18 18:39
2

Larunbatean lasai hartu dugu eguna. Goizean, gosaldu ondoren, batzuk eskiatzen eta besteak furgoan joan gara Kirunatik Jukkasjärvi herrira. Ezaguna da Ice Hotel edo izotzezko hotelagatik eta turista asko joaten da bertara hotela ezagutzera. Izotzezko blokeekin egiten dute urtero eta munduko eskultore askok parte hartzen du hotelaren eraikuntzan. Aurten Jose Pablo Arriaga eskultore markinarra ere hautatua izan da.

  
Gu ez gara hotelera sartu. Sarrera garestia iruditu zaigu eta kanpotik ibili gara eta samien herri polit hau ezagutzeko hartu dugu goiza. Banakako etxez osatua dago herria eta 400 urteko eliza polita du.
Egurrezkoa da eliza eta barrutik oso argitsua eta alaia. Organua ere ederra du, baina bereziena kapandorrea da. Gero samien museoa ikusten izan gara eta beraien auzo bat ere ikusteko aukera izan dugu. Arratsaldean batzuk Kirunako meategiak ikustera joan dira eta besteok lasai-lasai ibili gara. Afal ondoren, gauez, eskiatzera joan gara, eski pistak argiztatuta izaten dira-eta. Gainera aurora boreala ikusteko aukera izan dugu eskiatzaileok. Hotz dezente egiten zuen, baina demasa izan da gauez eskiatuz aurora boreala ikustea.

orioarraunean

orioarraunean 2012-03-18 23:44 #1

<p>Kaixo Alberto: Eliza horrek eskola emateko ere balioko dik, pulpitotik jarri ta "jotafuego" txapa sartuz. Hi, ba&nbsp;aurreko egunean&nbsp;aipatutakoa, urria arte ez adi hemendik agertu, hi falta ta Orioko trainerua han ta hemen irabaziz, gaur Deustun irabai ditek, atzetik&nbsp;Urdaibai, Chapela, Portugalete, Santurtzi..... Segi zuek hor eskiatzen, ondo pasatzen ari zaretela ematen dik eta!&nbsp;</p>

Kalebarrengo_txikito

Kalebarrengo_txikito 2012-03-19 14:39 #2

Aupa Alberto!!!ezabil bate geizki ehh....beste batzuk baño hobeto behintzat bai!!..<br />portzierto..aurora boreal hori, zuzenian argazkixan baño arrigarrixaua izengo zuan ez?? jajaja<br />ondo segi!!!!!!!!!!<br />


Utzi iruzkina: