Errekuperazioa

Alberto Ibiltarixanak | 2014-05-03 00:00

Lesio ondorena da kirolari baten unerik gogorrena. Lehenengo medikuen kontsultak, radiografiak eta erresonantzia. Gero diagnostikoa eta azkenik operazioa. Azkar pasatzea nahi izaten dugu baina fase bakoitzak bere denbora behar du. Nire kasuan lehen fasea azkar joan zen baina ez kosta barik. Mendiko federazioaren aseguruak hiruzpalau egun irauten du baimena ematen erresonatzia egiteko. Gero txanda hartu eta eguna ematerako denbora dexente pasatzen da. Eta ezinegona sortzen da.

Diagnostikoa garbia izan da: meniskoa eta barne ligamentua hautsita. Meniskoa operatu behar dela dio Albillos medikuak eta martzoaren 8an operatu ninduen Poliklinikan. Operatu ondoren ez nuen minik izan eta bistan da Peru eta Elenen bisitak laguntza handia eman zidala. Gaua bertan egin eta hurrengo egunean etxera.

Ematen du ezer ez dela baina ez da horrela. Tronboa egitea da arriskutsuena eta neurriak hartzen dituzte hori ez gertatzeko. Egunero pintxatzen nuen nire sabelean eta pastillak hartu behar izan nituen hamar egunetan. Hamar egun eta gero puntuak kendu eta ibiltzen hasteko baimena eman zidan baina lauan eta poliki. Hamabost egun pasa ondoren bizikletaz hasi nintzen baina ez zitzaidan erraza egiten operatutako belauna doblatzea. Uste bainao polikiago baina 20. egunerako egin nituen 27 km lauan eta pozik.

Medikuak ikusi nau operaziotik 22 egunera eta eman dit baimena bizikletaz ibiltzeko: errepidean batez ere, belauna ez behartzeko eta ligamentua sendatu arte. Erreabilitazioa neuk egingo dut neure kontura: Bizikletaz ibili eta hanka altxatu kilo bat gainean jarrita, egunean 5-6 aldiz. Nire asmoa da hamabost egunean prest egotea oinezko ibilaldi lasaiak egiteko eta bizikletaz ehun kilometro egiteko. Ikusiko dugu lortzen dudan.


Utzi iruzkina: