Adi mendia eskiz

Alberto Ibiltarixanak | 2013-02-19 00:00
1

Eguraldi ederrarekin esnatu ondoren, gosaldu eta mendira joatea erabaki dut. Eskiak hartu eta Nafarroa aldera abiatu naiz Adi mendia igotzeko asmoz.
Eugitik Urkiaga mendatera jo dut eta, hemen aparkatu ondoren, eskiak jantzi eta goruntza egin dut. Oinezkoen arrastoak bistan daude eta horiek jarraituz pistan joan naiz. Ordu bete inguru egin ondoren langa zeharkatu (1.190 m) eta azken igoerari ekin diot.

Azken malda gogorragoa da baina goraino iritsi naiz eskiekin. Gailurrean (1.459 m) bakar-bakarrik egon naiz inguruaz gozatzen eta argazki batzuk atera ondoren, larruak kendu eta beherantzako bidea hartu dut. Elurra nahiko biguna dago baina ondo egiten dira birak eta ia konturatu gabe langara iritsi naiz. Hemendik beherako bidea ez da oso garbia eta, basoan zehar, zuhaitzen artean, berehala iritsi naiz autoa dagoen lekura. Guztira 2 ordu t'erdi pasa lasai ibilita.

G.K.

G.K. 2013-02-23 23:56 #1

kabiduko haiz geldittu gabe habil.... <br />


Utzi iruzkina: