Gazumen gozamen

Alberto Ibiltarixanak | 2013-02-27 00:00

Beste behin ere nire pausoak Gazume aldera abiatu dira. Asteko elurtea eta gaurko eguraldia ikusirik ez du merezi ohean gelditzerik. Urtean behin egoten da eskiz igotzeko moduan eta gaurkoa da horietako bat. Iturriotzera autoz igo dut eta hemen eskiak jarri eta goraino. 

Erniorako bidea utzi eta Gazumeko aldapa luzeari ekin diot. Berehala zarauztar bikote batekin egin dut topo. Hauek eskiatzen beheruntz eta ni goruntz. Xubi eta Joni (edo Yoni) dira eta solasaldi labur baten ondoren goruntz jarraitu dut.

Xubi eta Ioni

Azken lepora iritsi naizenean beste hiru zarauztarrekin elkartu naiz. Hauek erraketekin doaz eta elkarrekin igo dugu azken aldapa. Pagoeta mendi taldekoak dira eta gailurrean argazkiak atera ondoren Zelatunerako bidea hartu dute. Nik eskiak prestatu ditut beheruntz egiteko. Halako batean beste eskiatzaile bat iritsi da eta egunonak eman arren ez da gai izan hitz bat egiteko. Mutua da nonbait. Edo agian itsua da eta ez nau ikusi naiz eta bi metrora egon.

Gailurrean zarauztarrekin

Hasierako palan kontuz jaitsi behar da harriak azalean daudelako. Baina mugarria pasa ondoren hurrengo pala ondo dago jaisteko eta birak egitenez jeitsi naiz. Halaere txabola pasa ondoren elurra bigunagoa zegoen eta zeharka jaitsi naiz. 

Gazumera igotzea gozamena da niretzat eta elur honekin gozamen bikoitza.


Utzi iruzkina: