Marcialonga 2015: entrenatzen

Alberto Ibiltarixanak | 2015-01-22 00:00

Esnatu garenean dena zurituta dago. Ez du asko egin baina gauez 10 zm. inguruko elur geruza bota du. Atzoko argazkia eta gaurkoa desberdina da. Gaur probatu ditugu elurra eta eskiak.

Irten aurretik Gabriel eta Eliseo aritu dira elur mota aztertzen. Elurraren tenperatuta hartu dute termometro baten bidez. Nik gaixorik nagonean bakarrik erabiltzen dut.

Igandeko ibilbidean bertan ibili gara Pozza di Fassa herritik Canazeiraino eta buelta. Bi itzuli egin ditugu eta 38 Km. Lehenengo egunerako nahiko da. Nekatuta bukatu dugu.

Arratsaldean, zerbait jan ondoren, Cavalessera joan gara dorsalak eta dokumentazioa jasotzera. Podiuma montatua dagoenez bertara igo dugu igandean ez dugulako igoko. Hainbeste parte hartzaile (8.000 inguru) izanda ez da erraza halako proba bat antolatzea. Boluntario asko daude mahaietan eta stand desberdinetan.

Irteeran Martin argentinarrarekin egin dugu topo. Udaran Argentinan antolatu nahi dute halako proba bat eta informazioa banatzen ari da. Nafarroan egona dela aitortu digu Iñigo Aldaz nafar eskiatzailea lagun zuelarik. Martin ere txapelketetan ibiltzen zen. Argentinara joateko gonbitea egin digu. Hain urruti ez balego joan ere igual.


Utzi iruzkina: