Kategoria: iraupen
Gaur Urbasara joan gara Gabriel eta biok. Urbasa aproposa da iraupen eskia egiteko eta gainera etxetik gertu daukagu. Olazti mendatea igo eta, elur asko dagoenez, kanpinaren ondoan utzi dugu autoa. Tximistatik zehar Otsaportillotik pasa eta aterperaino joan gara. Elurra ez dago gaizki baina une batzuetan biguntzen hasia da. Aterpetxean zerbait jan eta buelta. Beherantza daukagu orain eta lehenengo jeitsieran elurra musukatu dut. Orduan konturatu naiz ezkerreko bota puskatuta daukadala. Botaren azpiko zola solte daukat eta dena askatzen bazait oinez egin beharko ditut azken hamar kilometroa...
Goiz jeiki gara, 6:30etarako. Ni azkena izan naiz, beti bezala. Hauen ezin egona nabaria da. Gosarian ez dabil jende asko. Eskandinaviarrek ez dute gosaltzen ala? Gelara itzuli eta eguneko gauzarik inportanteena egin behar dugu: kaka. Ez da giro gure komunean. Txanda hartu ezinda gabiltza. Traste guztiak hartu eta martxa. Eskiak eta botak atzo eraman genituen irteerara; baita arropen poltsa ere. Beraz, ia esku hutsik goaz. Beste guztiak eskiak eskuetan eta botak jantzita. Hasieran behintzat asmatu dugu. Moenako erdigunean daude irteerara garamatzaten autobusak. Sekulako hilara dago autobuse...
Gosaldu ondoren, gelan egoteko astirik gabe, Eliseo jeitsi da eski-gelara eskiak prestatzera. Gabrielek ere berehala hartu du bide bera. Gaur lasai ibili behar ginelakoan nengoen baina nire lagunak ez daude txantxetarako. Ni iritsi naizenean erabat konzentratuta daude biak eskiak prestatzen: parafinatzen, argizaria ematen, garbitzen, plantxatzen...eskiak tartean daudelako, bestela pentsatuko nuen hoteleko zerbitzariak direla. Finlandia zeharkatu nuenean ikusi nuen, estrainekoz, argizaria ematearen liturgia. Ez nuen uste nire burua aurkituko nuenik halako zereginetan. Gezurra badirudi ere o...
Esnatu garenean dena zurituta dago. Ez du asko egin baina gauez 10 zm. inguruko elur geruza bota du. Atzoko argazkia eta gaurkoa desberdina da. Gaur probatu ditugu elurra eta eskiak. Irten aurretik Gabriel eta Eliseo aritu dira elur mota aztertzen. Elurraren tenperatuta hartu dute termometro baten bidez. Nik gaixorik nagonean bakarrik erabiltzen dut. Igandeko ibilbidean bertan ibili gara Pozza di Fassa herritik Canazeiraino eta buelta. Bi itzuli egin ditugu eta 38 Km. Lehenengo egunerako nahiko da. Nekatuta bukatu dugu. Arratsaldean, zerbait jan ondoren, Cavalessera joan gara dorsalak et...
Aurten Dolomitetan izango gara iraupen eskiko proba ezagun hau egiten. Marcialonga 2015 datorren igandean izango da baina gaur iritsi gara Dolomitetako paraje zoragarrira. Moena herrian gaude eta bihartik igandera arte bertan ibiliko gara eskiatzen eta inguruak ikusten. Aurrez ere egin nuen proba hau. Ez nuen uste hainbeste urte igaro zirenik baina, 1998an izan zen, orain dela 17 urte. Hainbeste? Trentinoko bailaran mahastiak daude nonnahi. Bistan da hemen ardoa nagusi dela, ia Italia osoan bezala. Orduan proba berezia, erakargarria eta errepikatzeko modukoa iruditu zitzaidan. Bada hemen g...
Iaz kale egin nuen baina orain bi urte egin nuen Marxaberet iraupen eskiko proba famatu hau eta aurten ere berriz errepikatu nahi nuen. Asteazken eta ostegunean Somporten ibili ondoren, ostiralean Bereten bertan egin nuen bi ordu t'erdiko entrenamendua. Eguraldiak onera egin zuen arratsaldean baina inguruko herriak ikustera joan ginen Pake eta biok. Kirolak ere bere tartea behar du, batez ere laguntzaileek ondo pasatzeko aukera izan dezaten. Bagergue herri politean zer topatuko eta Peru jatetxea. Nire bilobaren etxean bazkaldu beharko dugu gaur. Larunbatean eguraldi kaxkarra izan genuen et...
Iraupen eskia egiteko Somport aukeratzen dugu gehienetan. Euskal Herrian ez dagoenean elurrik hemen ia seguru aurkitu daiteke eta etxetik gertuen aurkitzen da. Aste bukaeran jende asko ibiltzen da baina astean zehar gozatzeko aukera asko dauzkagu. Aurten ere sarritan ibili naiz hemen. Gabon aurretik eta ondoren egun onak eta ez hain onak tokatu zaizkigu baina ia beti gozatu dugu. Batzuetan Fernando eta biok eta besteetan bakarrik ere bai, baina beti bakardadea lagun, jendetzarik gabe esan nahi dut. Elurra ez da beti egon nahi beste, baina, azken hamabostaldian, oso ondo dago asko egin duel...
Aurtengo urtea amaitzen, Getaria Zarautz proba egin dugu. Ander Isusik 55.42 pasa du uretan eta Andrea Izagirrek berriz 49.32. Aurtengo berezitasun itsaso mugitua izan de helmuga mugitu behar izan dutelarik eta amaitzeko olatuak hartzen ibili.