Somport 2014

Alberto Ibiltarixanak | 2014-01-30 00:00

Iraupen eskia egiteko Somport aukeratzen dugu gehienetan. Euskal Herrian ez dagoenean elurrik hemen ia seguru aurkitu daiteke eta etxetik gertuen aurkitzen da. Aste bukaeran jende asko ibiltzen da baina astean zehar gozatzeko aukera asko dauzkagu. Aurten ere sarritan ibili naiz hemen.

Gabon aurretik eta ondoren egun onak eta ez hain onak tokatu zaizkigu baina ia beti gozatu dugu. Batzuetan Fernando eta biok eta besteetan bakarrik ere bai, baina beti bakardadea lagun, jendetzarik gabe esan nahi dut. Elurra ez da beti egon nahi beste, baina, azken hamabostaldian, oso ondo dago asko egin duelako. Bestalde, iraupen eskia egiten duten euskaldun asko ibiltzen da bertan eta ezagunak ikusteko aukera izaten dugu.

Hemen ikus daiteke Fernandok grabatutako bideoa polita:


Utzi iruzkina: