Urbasan eskiatzen
Gaur Urbasara joan gara Gabriel eta biok. Urbasa aproposa da iraupen eskia egiteko eta gainera etxetik gertu daukagu. Olazti mendatea igo eta, elur asko dagoenez, kanpinaren ondoan utzi dugu autoa. Tximistatik zehar Otsaportillotik pasa eta aterperaino joan gara.
Elurra ez dago gaizki baina une batzuetan biguntzen hasia da. Aterpetxean zerbait jan eta buelta. Beherantza daukagu orain eta lehenengo jeitsieran elurra musukatu dut. Orduan konturatu naiz ezkerreko bota puskatuta daukadala. Botaren azpiko zola solte daukat eta dena askatzen bazait oinez egin beharko ditut azken hamar kilometroak. Beraz, kontuz jetsita ea iristen naizen eskien gainean. Gabrielen atzetik joan naiz denbora guztian eta arazorik gabe iritsi gara hasierako punturaino.
Gaurko ibilbidea oso polita da eta eguraldia primerakoa izan dugu. Nahiz eta Marcialonga egina izan, hiru aste pasa dira ordutik eta nekea sentitu dugu bukaeran. Sarriago ibili beharko dugu.
Iruzkinak
kaiku 2015-02-14 20:04 #1
<p>Ospera, egin daban edur pilua eta....3 aste skiak jantzi gabe?..ondoeza emateko moduan eongo zara.</p>
<p>Gazune edo Aralarren ere ez zara ibili. kaguenzotz !</p>
Utzi iruzkina: