Marxaberet 2014

Alberto Ibiltarixanak | 2014-02-02 00:00
2

Iaz kale egin nuen baina orain bi urte egin nuen Marxaberet iraupen eskiko proba famatu hau eta aurten ere berriz errepikatu nahi nuen. Asteazken eta ostegunean Somporten ibili ondoren, ostiralean Bereten bertan egin nuen bi ordu t'erdiko entrenamendua. Eguraldiak onera egin zuen arratsaldean baina inguruko herriak ikustera joan ginen Pake eta biok. Kirolak ere bere tartea behar du, batez ere laguntzaileek ondo pasatzeko aukera izan dezaten. Bagergue herri politean zer topatuko eta Peru jatetxea. Nire bilobaren etxean bazkaldu beharko dugu gaur.

Larunbatean eguraldi kaxkarra izan genuen eta ikusmena ez zen batere ona baina ibilbide osoa egin nuen, hurrengo egunerako ezagutzea komeni zen eta. Elurra egiten ziharduen eta ez zegoen baldintza onetan baina Montgarrira jeitsi nintzen. Azken parteko errebuelta eta ondorengo jeitsiera arriskutsua zegoen eta nire aurrean bostpasei eskiatzaile lurrean aurkitu nituen. Ondorioz ni ere lurrera. Igandean kontuz ibili beharko nuen puntu honetan. Montgarritik gorako igoera luzea da eta indarrak gorde beharra daude azken igoera horretarako. Ondo etorri zitzaidan ibilbide osoa ezagutzea.

Igande goizean jeiki orduko leihotik begira eta kaleak zuriz estalita. Autoa ere elurrez estalita eta aurreko leihoan izotza kendu beharra. Goizean goiz Bereterako bidean jarri gara azken orduan arazorik ez izateko. Bidea ondo dago baina elurra egiten dihardu eta goian zeropetik.

Jendea eskiak prestatzen ari da. Argizaria ematea da askoren kezka. Nik erabaki dut ez dudala emango eta eskamazko eskiekin aterako naizela. Ez dut nahi halako lanik hartzerik. Zenbat denbora galdiko dut ba eski horiekin? Gehienez bost-hamar minutu, asko jota. Gure aurrean aparkatu dutenak ezagunak dira. Lorea, elgoibartarra eta bere mutila, eibartarra eta beste bi lagun, bata Josean Zumeta zarauztarra. Nik bezala, Joseanek ere 21 Km.koan parte hartuko du eta biok hasi gara eskiatzen piskat berotzeko.

Hamarretan puntuan eman diote hasiera elitekoei eta piskat geroxeago atera gara besteok. Aurten 1.300 eskiatzaile, antolatzaileen arabera. Beti bezala, kopuru handiena 10 km.koan dago. Denok tropelean goazela ez da giro. Eskiak elkarri zapaltzeko beldurrez goaz, lurrera noiz eroriko. Aurreratzea ere ez da erraza, nahiz eta aurrekoak polikiago joan. Beraz, patxadaz hartu eta bigarren zatian ahal duenak egurra ematera.

Helmugatik pasa garanean dorsal gorriak eta urdinak bakarrik geratu gara, 42 Km eta 21 Km egingo dugunak. Montgarriko jeitsierari ekin diogu eta atzoko proba dut gogoan. Aurrean hiruzpalau eskiatzaile dauzkat eta aurreratu nahi ditut errebuelta arriskutsura iritsi bainao lehen baina ezin dut. Itxuraz, eurek ere gauza bera dute buruan. Azkar sartu gara errebueltan eta nire aurrekoak bestea eraman du aurrean eta biak lurrean dauzkat mekauenka. Euren gainera noa baina azken unean ertzetik pasa naiz erori gabe eta abiadura handian. Eskerrak ez naizela erori.

Montgarriko postuan zerbait edan eta lau kilometroko azken aldapa luzeari ekin diot patxadaz. Ez da komeni hasieratik itotzea. Batzuk aurreratu nahi ditut baina ezin. Nik nire erritmoari eutsiz, banoa eten gabe. Horrela, piskanaka, aurreko batzuk ezinean doaz eta nik aurreratzen diet. Baina denok ere indarrez juxtu goaz eta aparkalekura iristean, 500 metro inguru gelditzean, denok egurrean atzean ez gelditzeko. Azkenean iritsi naiz helmugara eta gustura. Ez dakit zenbagarren egin dudan bainaatzetik dexente datoz. Hurrengo egunean eman dituzte sailkapenak. Aurretik 77 eta atzetik 200. Ez dago gaizki, 78.postuan iritsi naiz. Ez dakit zergatik ematen diogun halako inportantzia honi. Hori kritikatzen dut eta nik ere berdina egiten dut azkenean.

Helmugara iritsi naizela 5 minutu pasa dira eta ez dut ikusten Pake. Pentsatzen dut autoan egongo dela epeletan. Telefonoz deitu diot eta kafetegian dago. Pentsatzen zuen beranduago iritsiko nintzela eta ez dit atera argazkirik helmugan. A ze komeria! Etxekoek ere ez daukate nigan konfiantzarik. Autora sartu, aldatu, zerbait jan eta etxerako bidea hartu dugu. Hurrengo urtean zer? Auskalo!

Abel

Abel 2014-02-17 22:11 #1

Bereteko martxosua! Hi izan hintzan nere iraupen eskiko maisua (Somporten, akordatzen al haiz?), eta ondiokan maisu segitzen dok, Albert! Ardaua bezela, zaharrago eta hobeto...!

Peruntzako eredu ezin hobiak, Pake eta Alberto, amama eta aitxitxa.

Zaindu danok...

Alber

Alber 2014-02-18 09:48 #2

Maisu hona ez nintzuan izango gehixau ez haiz ibili eta iraupen eskian. Aukera politxa daukak orain alabekin eta Aintzanekin egiteko. Eta maixua nahi baduzue, ni prest.

Ondo bizi

Utzi iruzkina: