Stokmarknes-Svolvaer
Atzo esan bezala Stokmarknes herrian gaude. Goizean jaiki eta eskiatzera goaz. Eguraldi ederra dugu eta Storheia, hemengo mendi handiena, igotzea pentsatu dugu. Ez da oso altua, baina itsasertzetik irten eta 600 metro igoko ditugu gailurrera.
Eski pistetan zehar egin dugu lehen partea eta gero, pinudian zehar, aldapa gogorra igo dugu lehen leporaino. Hemengo ikuspegia zoragarria da: itsasoa behean, zerua goian eta tartean elurra eta gu, puff...!
Lepora igo ondoren, badirudi berehala iritsiko garela gailurrera, baina berriz ere mendian ilusio optikoak eta iristeko gogoak okertzen gaitu. Beste ordu erdia behar dugu gailurrera iristeko. Gainera tarte handiena izoztuta dago eta lanak izan ditugu zutik joaten.
Goian daukagun ikuspegia eta emozioa ezin da bi hitzetan adierazi. Ipar eskiko eskiekin igo dugu eta meritu handiagoa du, baina beherakoan daukagun aldapan pentsatzeak itzularazi gaitu.
Eguzkiak jotzen du, baina oraindik izotza da nagusi. Hala ere, animatu gara, nahiz eta hasieran konfiantza larregirik ez izan. Zenbat eta beherago egin orduan eta elur hobea dago eta hobeto jaitsi gara.
Hamabietarako behean gaude eta iraupen eskiko pistetan eskiatzen jarraitu dugu. Hemen gozada bat da eskiatzea. Bakarrik gaude pistetan.
Iruzkinak
Antton 2012-03-19 22:21 #1

Ieepa Alberto:

Ikusten det primeran zabiltzatela, ze ibilaldi eta leku ederrak, beno Alberto aprobetxatu eta ondo segi

2012-03-20 15:32 #2
Kaixo denoi:
Donostia-Oiartzun eguzkitsu(momentu honetan) batetik jaso inbiriz beteriko besarkada.
Alito: Bueltarako zerbait prestatu beharko dugu ,ez da?. Guk janaria eta edaria jarriko; zuk argazkiak eta hango abestiren bat.
Disfrutatu eta ondo bukatu.
Muxu
Mirari

orioarraunean 2012-03-20 23:17 #3
Argazkitan ikusten den zubi haundi horrek harrituata uzten natxiok. Hemen horrelako bat egiteko jarriko al ginateke ados ?
Utzi iruzkina: