Saioa mendian

Alberto Ibiltarixanak | 2015-03-17 00:00
1

Azken elurteak kontuan hartuta eta asteburuan ere elurra erori denez, gaur Saioa mendira joateko asmoarekin atera naiz. Eguraldi ona lagun egun eder baten aurrean nagoela esaten dit nire senak. Iruñatik zehar, Eugi herria igaro ondoren, Artesiaga mendatera iritsi naiz. Goizeko 10:30ak dira eta dozena bat auto daude aparkatuta. Toki hau ezaguna da niretzat. Iazko udaran hemendik pasa nintzen bizikletaz, nire lagun Imanol Mitxelenarekin eta gozatu ederra hartu genuen. 

Nire aurretik beste hirukote bat atera da eskiekin norabide berean. Haizeak gogor jotzen du eta hotza barruraino sartzen da. Elurra uste baino gutxiago dago eta hasieran eskiak bizkarrean eraman behar dira. Hala ere, pistan gora abiatu orduko berehala jantzi ditut eskiak eta hirukotearekin bat egin dut. Pista utzi ondoren aldapa gogortzen hasi da eta elurraren lodiera handiagoa da.

Batzuk gora goaz eta beste batzuk behera datoz. Hirukoteari aurrea hartu diet eta bakarrik egin dut gailurrerako bidea. Nolanahi ere, jarraitu beharreko arrastoa nabaria da eta ez daukat bidea zabaldu beharrik. Gailurrera iristean neu bakarrik aurkitzen naiz goiz haizetsuari aurre egiteko. Motxilatik txamarra atera eta jantzi baino lehen ia eraman dit haize bortitzak. Argazki batzuk atera eta behera jeisteko prestatu naiz. Orduan bi mutil iritsi dira txakur batekin. Hauek ez dute denbora askorik egin eta beraiekin jeisten hasi naiz.

Hasierako maldetan elurra egoera onean dago eta gozatu dugu, baina erditik behera ez dago hainbeste elur eta ez da erraza bide egokia aukeratzea. Beste biak eskuin aldera jo dute eta nik ipar aldera egin dut. Nolanahi ere berriz elkartu gara pistara iristean eta azken zatia oinez egin dugu. Bikotea Txutxo eta Ales dira, Rubia txakur polita lagun dutelarik. Ultzamako mutil jator hauek izan ditut bidelagun beherakoan. Txutxok eskulanak egiten ditu eta azken aldean perretxikuak biltzeko atar tolesgarriak egiten dihardu. Gipuzkoarrok erosle potentzial onak izan gaitezkeela diost baina oraindik ez duenez saltzen internetez zaila dauka. Chucho, Ales, ha sido un placer compartir unos momentos. Espero tener noticias vuestras y que pueda hacer una promoción de tus trabajos. Un abrazo.

Lillo

Lillo 2015-05-13 21:55 #1

<p>Aupa, Musta!</p>

<p>Saioa mendian...? Bai, mendian saio ederrak egindakua haiz hi...! Martxa longak eta laburrak, hotzak eta beruak, gurpil gai&ntilde;ekuak eta hankabikuak, elurretan eta lurretan...</p>

<p>Edarra bizimodua aitxitxa jubilatu batentzat. Hori sasoia...! Geuk ere nahiko genduke.</p>

<p>Mari Pazi goraintziak, eta besarkada bana Mutrikutik.</p>


Utzi iruzkina: