Svolvaer-Reine

Alberto Ibiltarixanak | 2012-03-20 23:08
5

Atzo gauean, azkenean, Kabelbagen lo egin genuen. Goizean jaiki eta dena lainopean zegoen eta elurra mara-mara. Svolvaer eta Kabelbag herriak ikusi ditugu goiz goibelean. Herri politak dira, baina neguko giro honekin ez dabil jende asko kaleetan.
Gero Lofoten irletatik bidaian jarraitu dugu eta Henningsvaer arrantzaleen herritxoan egin dugu geldialdia. Lehenengo kalean bazkaldu dugu, baina sekulako hotza egiten zuen, ikusi besterik ez dago zein keinu ditugun gure aurpegietan. Gero, herria bisitatu eta arrantzaleen joan-etorriak ikusten egon gara. Itsasontziak bakailaoz beteta sartu dira portura eta hustu ondoren berriz atera dira itsasora. Bakailaoaren arrantza oso inportantea da hemen eta bertatik bizi dira herriko gehienak neguan.
Hemendik hegoaldera joan gara ferrya hartzeko asmotan, baina aurretik Nusfjord herria ikusteko parada hartu dugu. Herri txiki eta polita da hau ere eta, aurrekoan bezala, bakailaoaren arrantzatik bizi dira bertako biztanleak ere. Azkenean, bakailao parea eman digute eta bidaia osoko ametsa beteko dut: bakailaoa jatea.
Sorvagenera jo dugu ferrya hartzera, baina iritsi garenean jakin dugu arazo teknikoak direla-eta gaueko hamabiak arte ez dela aterako eta planak aldatu ditugu. Hemen lotan gelditzea pentsatu dugu eta bihar goizeko lehen ferrya hartzea Bodora joateko. Kostatu zaigu lotarako tokia aurkitzea, baina azkenean, Reineko arrantzale etxe polit batean afaldu eta lo egingo dugu.

orioarraunean

orioarraunean 2012-03-21 00:21 #1

Hemengo arrantzaleak horra joan beharko ditek, ea bakailaua arrantzatzen duten... ze antxoaren arrastorik ez zagok hemen... hau del marka hau, ez berdelik, ez antxorik, ez atunik... guztia "eskilmatu" ditek.. Ondo segi !!

bakalero

bakalero 2012-03-21 10:03 #2

Bakaleru saltsa berdian, a la bilbaina, pil-pilean edo...? Burua patatekin saltsan....Ondo, ondo, baina hor ein biadau hotzaaaa kristona. Arpeixa ere zimurrik gabe ekarrikozue.. edo apergaminatuta?

Angel eta Edurne

Angel eta Edurne 2012-03-21 21:37 #3

Aupa Elgeta! Pozik ikusten zaitugu eta gogor , edozeinek ez luke hori dena egingo, TXAPELDUNAK zarete.ZORIONAK, meritua duzue!  Hala eta guztiz non dago horko jendea? Ez zaituztete euren etxera gonbidatzen bazkaltzera edo picnic hori gutxienez epeletan jatera? Alberto,  zugandik ikasi beharko lukete horiek ezta? Zuk,esango zenien zure txokora joateko, ezta? Eta bakailaoa, ona zegoen? Ni inbidiaz zure aurpegia eta noski arraina ere ikusten! Neri  medikuak “dieta que tolere” jarri dit eta gustora jango nuke! Je,je. Muxu haundiak eta beroak. Angel eta Edurne

Alber

Alber 2012-03-21 22:12 #4

Joxemari, hemen bakailaua mundial zeok eta sartu eta sartu ari dittuk. Pentsau beharko diagu zeozer. Eta zubiak urtetik urtera gehiago, bestela isolatuta zeudek eta.
Bueno aurten Oriok arazorik ez? Pozten nauk, baina asteburuan hor izango nauk. Orduan kontuz ibili daitezela.
Laster arte

gergoriyo

gergoriyo 2012-03-22 16:26 #5

Nola? Bueltan hatorrela? Tira, tira...
Bizikletan bueltatzeko plana, zertan geatu dek?

Oaintxe ari niñuan hire ibiliekin tematzen eta... ba atorrela?

Segizak hor eta segi horko berri guri ematen. "Bidaiatzeko" beste aukerarik ez daukagunon gozamenerako.

Aitze al dek? Segi hor!

Utzi iruzkina: