Ibiltarixanak

Ahal dan moduan ibiltziak, nahikua lan ematen dau, nahi dan moduan ibili barik be

Bruselako aireportutik trenez iritsi ginen atzo Anberesera eta geltokian Imanol gure lagunarekin elkartu ginen. Aurrez alokatua genuen apartamendura lagundu zigun eta, ondoren, Mathias, Jan, Kristel, Lander eta zazpiok afaldu genuen elkarrekin, ekitaldien xehetasun guztiak lotu nahian. Gaur goizean hirian ibili gara kaleetan zehar, bazter interesgarrien bila. Udan ikusi ez genituen txokoak ikusteko parada izan dugu. Hemen ere, Flandria osoan bezala, bizikleta da garraiatzeko ibilgailu nagusia eta gustura jardun dugu bizikleten atgazkiak ateratzen. Asteburuan urtea beteko da Hodei desagert...


Iñakiren bideak jarraituz, irailaren 6an eta 7an, Euskal Herria mendi bizikletaz zeharkatuz, Iñaki Lejarreta gogoratzeko mendi bizikleta martxa egin dugu. Berriz bere jaioterrian hasi eta bertan bukatu da, Urkiola, Izki, Urbasa, Bidasoa eta Gipuzkoako kosta zeharkatu ondoren. Nik azken aurreko etapan parte hartu dut, Zarautzen hasi eta Mutrikuko Olatzen bukatzen den zatian. Goizeko 10:00etan elkartu gara Zarautzko kanpinean eta Hondarribitik datorren taldea iritsi eta gero, taldeko argazkia egin dugu. Ia 40 lagun elkartu gara, Pagoeta BTT taldeko zarauztarrak gehienak eta onda...


Iritsi da egun berezia. Arratsaldeko 20:00etan bildu gara Hodeiren desagerpena gogoratzeko. Ordu laurden lehenago Hodeiren argazkia dagoen zuhaitzean elkartu gara gurasoak, lagun batzuk eta gu. Bost minutuko isilunea egin ondoren ekitaldira itzuli gara. Mathias izan da ekitaldiaren antolatzailea eta Mitxelenatarren laguntzaz eszenatoki ikusgarria jarri dute ibai ertzean. Hodeiren argazkia, kandelak, poesia idatzita kartel batean eta musikariak. Jendea piskanaka hurbiltzen joan da jarlekuak bete arte. Nahi zuenak kandela piztu eta lurrean utzi du. Berriz ere Mathiasek harrituta utzi gaitu e...


Anberesen

Alberto Ibiltarixanak | 2014-08-17 00:00

Anberesen gaude euskaldun talde bat Hodeiren bila etorrita. Bizikletaz ibiliko gara Flandrian eta Herbeheretan zehar desagerketari buruzko informazioa banatzen eta Hodeiren argazkiak eta kartelak jartzen. Gaur ekin diogu ibilaldiari Anberesen. Irteeran talde polita eta jendetsua elkartu gara. Kazetariak ere asko etorri dira eta oihartzun handia eman diote bertako nahiz Euskadiko hedabideek. Irtetzerakoan txaloz agurtu gaituzte Hodeiren lagunek Galdakaoko irteeran bezala. Emozioz betetako uneak izan dira. Belgikarrak ere gehitu dira gure taldera. Mathias, Imanol eta Kristel, Jan eta bere fa...


Hodei Egiluz galdakoztarra urrian desagertu zen Anberesen, Belgikan. Honez gero denok zaudete jakinaren gainean. Baina, bederatzi hilabete beteko dira laster eta oraindik ez dugu Hodeiren berririk. Semea galtzea gogorra bada pentsa zein gogorra den semea desagertzea eta haren berririk ez izatea. Horrela daude Pablo eta Koro. Egun batetik bestera Hodei desagertu zen eta ez dute ezer gehiago jakin. Bada, Egiluz aurkitu nahian, abuztuan, Flandriara joateko asmoa daukagu bera bilatzen laguntzeko. Bizikletaz ibiliko gara Flandrian eta Holandan barrena hangoek jakin dezaten Hodei oraindik ez del...


Covaleda inguruan

Alberto Ibiltarixanak | 2014-07-01 00:00

Gosaldu eta lasai atera gara. Gaurko plana eguerdira arte ibili eta bazkalordurako bukatzea da. Hasi eta berehala okerreko bidea hartu dugu eta betiko eztabaida sorrarazi digu: tracka zein aldetara hartu behar dugu. Zuzen du ondoren Covaledako kanpinetik pasa gara. Kanpina toki ederrean dago, erreka ondoan eta arbola artean. Gero pista jarraituz aldapa gogor bati ekin diogu. Hanka lurrera bota gabe igo daiteke baina izerdia majo bota dugu mendiaren gaina hartu arte. Antenaz jositako lekua da gailurra baina ikuspegi ederra ikus daiteke bertatik. Beherakoan bide polita jarraitu dugu basoan ...


Ucero herrian hasi dugu ibilbidea. Autoz iritsi gara bertara Covaledatik. Bizikletak jeitsi eta 10etarako ekin diogu ibiliari. Hasi eta berehala Uceroko gaztelura iritsi gara. Berreraikitze lanetan ari dira eta taldekoen ustetan hemendik hogei urtera nahiko lan izango dute zutik mantentzen. Ondoren erreka ondoko bide hestu eta ikusgarrian jarraitu dugu errepidera iritsi arte. Aldapaz gora errepidez egin dugu lasai-lasai Galianako begiratokiraino. Hemen sekulako ikuspegia daukagu begien aurrean. Errepidez jarraitu dugu Casarejos herrira eta gero Las Merinas mendiarteatik beherantza azkar j...


Pico Urbion

Alberto Ibiltarixanak | 2014-06-29 00:00

Goizeko 9:00etarako bizikleta gainean gabiltza. Covaledatik irten eta Salduero aldera jo dugu pistaz. Hemendik berehala Molinos del Duero herrira iritsi gara. Gero urtegia zubitik zeharkatu eta Vinuesa herria iragan ondoren, goraka egiten du pistak eta laku Beltzarantz doan errepidera iritsi gara. Beste pista bat hartu eta gorantza Urbion aldera. Atzeko gurpilean zulatua izan dut. Zulatua dagoenean beti sortzenn da eztabaida berdina gure artean. Batzuen iritziz tubeless gurpilak hobeak dira kamara dutenak baino. Besteek alderantzizkoa diote. Nik zalantza handiak dauzkat. Lehen tubeless gur...


Aurten Sorian planifikatu du Martinek urteroko irteera. Covaleda herrian daukagu etxea hartuta. San Lorenzo landetxea da eta oso ondo dago hamar lagun egoteko. Bezperan iritsi gara eta indarrak hartzeko txuleta eder batzuk jarri ditugu parrilan. Inguruko guztiak enteratu dira atera dugun ke eta txuleta useinarekin. Parrileroa Martin da, beti bezala, Eliseo eta Alfonson laguntzarekin. Besteok, Gabriel, Justo, Juantxo, Joxe, Antxon eta ni, jateko prest. Txuletak kristonak daude. Goizean Quintanar de la Sierra herrira joan gara autoz eta bertatik hasi dugu ibilbidea. Gero Neilako lakuetaraino...


Bart gauean berandu oheratu ginen eta gaur berandu jeiki eta lasai hartu dugu eguna. Atzo gaueko feriak orbainak utzi ditu nire gorputzean. Gosaldu eta 10:30etan atera gara hoteletik. Berehala bide berdean sartu gara eta hortik jarraitu dugu Chipionara eta hemendik, Rotako basea inguratuz, Puerto de Santamariara. Ibilbidea erraza da baina bidegurutzetan kontuz ibili behar da zuzen hartzeko. Guadalete ibaiaren gainetik pasa eta gero Puerto Real aldera jo dugu. Ibilbidea itsaertzetik doa eta uste baino lehen iritsi gara. Alberti poetaren plazara iristean bertako bati galdetu diot nun bazkald...


Alberto

Alberto Agirreazaldegi ibilaldiak kontatzen

Estekak