TA 9. etapa: Sanlucar-Cadiz (80 Km)
Bart gauean berandu oheratu ginen eta gaur berandu jeiki eta lasai hartu dugu eguna. Atzo gaueko feriak orbainak utzi ditu nire gorputzean. Gosaldu eta 10:30etan atera gara hoteletik. Berehala bide berdean sartu gara eta hortik jarraitu dugu Chipionara eta hemendik, Rotako basea inguratuz, Puerto de Santamariara. Ibilbidea erraza da baina bidegurutzetan kontuz ibili behar da zuzen hartzeko.
Guadalete ibaiaren gainetik pasa eta gero Puerto Real aldera jo dugu. Ibilbidea itsaertzetik doa eta uste baino lehen iritsi gara. Alberti poetaren plazara iristean bertako bati galdetu diot nun bazkalduko genezaken eta Dorado taberna tipikora bidali gaitu. Bazkaltzeko arraina eskatu dugu: antxoak, salmoneteak eta ganbak. Inoiz jan ditudan ganba onenak dira eta besteak ere oso onak daude. Eta dena prezio ezin hobean.
Bazkal ondoan itzulerako planaz hasi gara hizketan. Martik dio Cadizen aukera gehiago ditugula autoa alokatzeko eta gainera berak ez duela ezagutzen Cadiz hiriburua. Gaur Conil herrira joatejo asmoa genuen baina planak aldatzea ez zaigu asko kostatzen. Berehala deitu diot nire lagun Pacori aldaketaren berri emateko. Gaur Pacorekin elkartzekoak ginen eta gure plana jakitean San Fernandora joateko bidea azaldu dit. Tren geltokian elkartzekotan gelditu gara eta 16:30etan bidean elkartu gara hirurok. Paco eta Rosa, bere emaztea, Orion ezagutu genituen iaz eta elkar ikusteko gogoa nuen.
Pacok gidatu gaitu Cadiz erdiraino eta, bitartean, Rosak hotel on bat aurkitu digu prezio onean. Iritsi eta kalerako asmoarekin joan gara dutxara. Paco bere etxera itzuli da eta gauean elkartzekotan gelditu gara. Orain biharko autoa alokatzea izan da gure buruhaustea. Ez zaigu gertatu erraza. Azkenean lortu dugu gure gustukoa ez den konpainia batekin. Hara Atesarekin joan ginen eta garestiena denez zin egin genuen gehiago ez dugula hartuko baina gaur berriz harri berean trabatu gara.
Gero kalera joan gara hiria ikustera eta trago batzuk hartzera. Iaz izan nintzen hemen eta nik egin dut gidari Martik ez baitu ezagutzen. Nahiko berandu da eta itxita daude ikuskizun gehienak. Tavira dorrea eta katedrala kanpotik ikusi eta kaleetan zehar ibili gara.
bertako batzuk gomendatuta, gero Casa Manteca tabernara joan gara. Ni jaio nintzenean sotua da eta giro berezia dago. Manzanilla batzuk eta urdaiazpikoa hartu dugu besteen zain gaudela. Bitartean pareja bat sartu da eta antzeman diet euskaldunak direla. Bilbotarrak dira. Euskaraz zerbait egiten dute baina bilbotar askok bezala ezer gutxi. Emakumea sabino Aranaren biloba omen da. Barriketaldiaren ondoren joan dira lotara eta, gure lagunak, Paco eta Rosa, iritsi dira halako batean. Beste platerkada batzuk eta ardo batzuk hartu ditugu eurekin ohera joan baino lehen.
Como siempre, Paco y Rosa han sido nuestros gaditanos referentes. Es un placer compartir unos momentos con ellos. Tienen un salero que carecemos los vascos. Se agradece la compañia. Hasta pronto. Esperamos verles pedaleando por Euskadi.
Iruzkinak
amama 2014-06-16 01:51 #1
<p>hurrengo batian Cadiz Almeria? Laura ta bixok han izango gara</p>
Utzi iruzkina: