Atzokoa azkena izan zen. Hasieran 70 Km.ko ibilbidea izan behar zen, baina antolatzaileek erdira ekarri zuten azken zatian erreka bat zeharkatu behar zelako eta itxuraz ez zegoelako zeharkatzeko moduan. Hala ere,etapa zaila eta arriskutsua izan zen elurra oso gogorra zegoelako eta ibilbidea azkarregia.Ibilbidea arriskutsuaIrten baino lehen antolatzaileek esan ziguten, kontuz ibiltzeko eta jaitsieretan eskiak kentzeko. Kriston abaila hartzen genuen beherakoan eta ezin izaten genuen frenatu. Ondorioz, gehienetan lurrera; larruko ederrak.Istripu larri bat izan zen: finlandiar batek mokor...
Gaurkoa etapa desberdina izan da. Beti bezala goizean goiz jaiki gara, baina bestetan baino hotz handiagoa egiten zuen: -6 gradu. Zein argizari jarri izaten da halakoetan kontua. Niretzat hori ez da problema, lagun onak ditut-eta. Anttonek erabaki du urdina jartzea eta harekin atera gara.Uste baino azkarragoHasi eta berehala konturatu gara eskiak oso azkar zebiltzala. Aurreko egunetako elur bustia izoztu denean gogor jarri da ibilbidea eta arrastoek kristalezkoak ziruditen. Kriston abaila hartu eta gutxien uste genuenean... lurrera. Golpe edarrak hartu ditut, hiruzpalau narruko, baina uste ...
Atzoko etapa oso-oso luzearen ostean, gaurkoa motzagoa izan da. Dena dala, bileran esaten digutenetik beti egiten dugu kilometroren bat edo beste gehiago. Gaurko ere 46 esan eta 47 gutxienez bai. Paisaje monotonoaTemperatura 0 gradutik gora eta elurra bigun xamarra. Ibilbidea, berriz, gorabehera handirik gabea. Paisajea ere monotonoa oso. Pinu artean egiten dugu bidea askotan eta pinuak alboetara uzten ditugunean sekulako lautadak aurkitzen ditugu. Gaur pasa garen parajeetan bart otsoek zortzi orein hil omen dituzte, guk hanka hezurrak baino ez ditugu ikusi. Otsoen uluak entzun ere ez. Egun...
Zorioneko etapa luzea bukatu dugu eta hemen nago, Txominekin eta Anttonekin kronika idazten afaldu eta gero garagardo bana eskuan dugula. Etapa oso luzea izan da, bere luzean gogorra oso. Eguna argitu aurretik Goizean goiz, 06:30ean hoteletik behera jaitsi eta 6:45ean hasi gara eskiatzen, ia eguna argitu gabe zen oraindik. Hasi eta 5. km. ingurura iritsita, aurrean zihoazenek erreka batekin egin dute topo eta pasatzeko uretara sartu beharra zegoen elurra urtu egin delako. Ausartenak botak kendu eta pasatu egin dira; gehienok buelta eman eta kilometro gehiago egin ditugu zubitik pasatzeko.Ja...
Etapa lasaiagoa zirudien baina ez da horrela gertatu. Gauean eta goizean euria egin duenez, elurra bustia zegoen eta horrela polikiago ibiltzen ziren eskiak. ZortzikoteaIbilbide hasiera Raulekin eta Andonirekin egin dut, baina 29. Km.tik aurrera zortziko talde bat osatu dugu Jose Luis, Nekane, Rosa, Fran (katalana) eta Mertxerekin. Oso gustura egin dugu azken partea, kantari ere jardun dugu, nahiz eta bukaeran nekea sumatu. Taldean nekea gutxiago sentitzen da eta horrela izan da.Aldapa dezente izan ditugu, batez ere azken aurrekoa eta azkena. Aldapa luzea izan da azken aurrekoa eta hori gut...
Gaur ere goiz jaiki gara: 06:00etan. Gosaria 06:30ean eta gero autobusa hartuta irteera puntura joan gara.08:00etan hasi gara martxan. Eguraldia lainotua baina epela: -1/-2 gradu. Bidean elur pixka bat egin digu. Gauean elurra egin du eta ibilbidea atzokoa baino astunagoa zegoen. Atzo Camel back-ean neraman ura izoztu egin zitzaidan, gaur gabe joan naiz.BazkariaLehen partean denok ondo ibili gara eta gainera anua postu asko zeuden. Hauetan edari epel gorrixka bat ematen digute, basoko fruitu gorriz egina dirudi, ahabiz-edo; gozoa da baina ez da patxarana. Bazkaria Tipi (kanpin denda itxurak...
Gaur goiz jaiki gara, 06:30ean gosaldu eta gero traste guztiak autobusera. Honek Errusiako mugara (60km.) eraman gaitu. Goizeko bederatzietan atera gara. Etapa gogorra eta nahiko luzea 63Km. Eguraldia ez da izan txarra, baina lainotua, eta elurra ere egin digu; ez egun osoan. Tenperatura -10 eta -5 gradu bitartekoa, gorabehera handiekin. Niri nahiko luzea egin zait, baina nahiz eta ia ilunduta (17:30ean iritsi naiz Kuusamora) iritsi naiz eta ez da gutxi. Euskaldunon taldekook ondo bukatu dugu denok. Ea biharko ondo errekuperatzen naizen. Horretarako, Pakek emandako errezeta erabiliko ...
Izen xelebre honekin deitzen da Finlandian iraupen eskiko proba luze hauErrusiako mugatik Suediako mugarainoko luzera du, guztira 440 Km. Astebetean egin behar da, egunean 65 Km inguruko etapak eginaz. Etaparik luzeenak 82 Km ditu. Etapa bakoitza egiteko 8 edo 9 ordu bahar dira eta eguraldi txarra izanez gero auskalo zenbat irauntzen dugun. Orain dela hilabete erabaki nuen parte hartzea. Antton Dorronsoro, beasaindarrak eman zidan bere asmoen berri eta berarekin joateko prest nengoela azaldu nion hurrengo egunean. Prestaketa egoki bat egiteko beranduegi, baina ni ezagutzen nautenek badakit...