6. etapa: Hosi-Hokamaa (56 Km.)
Gaurkoa etapa desberdina izan da. Beti bezala goizean goiz jaiki gara, baina bestetan baino hotz handiagoa egiten zuen: -6 gradu. Zein argizari jarri izaten da halakoetan kontua. Niretzat hori ez da problema, lagun onak ditut-eta. Anttonek erabaki du urdina jartzea eta harekin atera gara.
Uste baino azkarrago
Hasi eta berehala konturatu gara eskiak oso azkar zebiltzala. Aurreko egunetako elur bustia izoztu denean gogor jarri da ibilbidea eta arrastoek kristalezkoak ziruditen. Kriston abaila hartu eta gutxien uste genuenean... lurrera. Golpe edarrak hartu ditut, hiruzpalau narruko, baina uste baino askoz azkarrago iritsi gara bukaerara. Eskien gainean zazpi ordu inguru egitea zen gaurko asmoa eta bost ordu eta erdian egin dut ibilbidea.
Denok oso azkar joan gara, baita ni neu ere. Pentsa, orduan, nola joan diren aurrenekoak. Gure taldeko Mikel, Mariano, Isabel, Antton, Txomin, Pako hirukotea... eta beste guztiak ziztu bizian.
Elurretan gure isla
Eguraldia izan da gaurko nobedadea. Eguerdi aldera eguzkia atera da eta egun polita egin du nahiz eta aurpegian hotza nabaritu. Gure itzala elurretan eskiatzen ikustea izan da arraroena; bitxia benetan.
Etapa bukatu den lekuan gelditu dira eskiatzaile erdiak eta beste erdiak, gu tarteko, handik 50 Km. ingurura eraman gaituzte autobusean. Egurrezko etxetxo polit batzuetan gaude izoztutako aintzira baten ondoan.
Saunatik ur hotzetara
Iritsi eta berehala saunara joan gara eta handik irtendakoan lakuko putzu batera ur hotzetan bainatzera. Gure zintzilikarioak txikiak baziren lehen pentsa nola gelditu diren irten garenean. Gero berriz saunara eta dutxaren ondoren afaltzera. Egunero bezala, kriston afaria: entsalada bariatua, pasta, arroza, oreina saltsan... eta bukatzeko, kafea edo tea.
Afaria bezala hau ere bukatzera doa. Bihar azken etapa 72 Km.koa. Tornion bukatuko dugu, Suediako mugan. Orain bilera daukagu biharko kontuetaz hitz egiteko eta badirudi etapa laburragoa izango dela azken zatian elurrik ez dagoelako ibilbidean. Laster jakingo dugu hori.
Azkena bihar eta festa
Bihar bukatuko da bai, eta ez nolanahi gainera. Amaierako jaialdia izango dugu. Nonbait urtero, bukaeran parte hartzaileek, herrialdeka, ikuskizunen bat egiten dute bukaerako jaialdian. Euskaldunok ez dugu ezer prestatu, baina uste dut abestu egingo ditugula euskal kantaren batzuk. Espero dut ni baino kantari hobeak izaten taldean. Horretan ere, eskiatzen bezala, ni baino hobeak nonahi.
Baina dena amaituta juerga eta jai girorako denak onak. Hortaz, biharko kronika berandu iritsiko da beharbada. Ea bueltan abiatu aurretik kontakizuna egiten dizuedan.
Ondoloin eta laster arte.
Iruzkinak
Ira 2008-03-14 23:40 #1
Azkena bakarrik falta; gero dantza eta kanta. Baina bueltan ondo etorri, gu zain egongo gara ta.
Rusiatik Suediara Laponian barrena, eskien gainean sufrimendu eta gozaturik handiena. Gertu gaude entzuteko zuek kontatutako den-dena.
Animo eta aupa; bixarkua txupauta.

Elixabete eta Haritz 2008-03-15 00:08 #2
Hori gazte!
Listo orduan? Bixarkua zer, champs elyseésetako etapia modukua izango da? Ala bixar ere egurra tokatzen da?
Dana dala, nahiko merito badakazu; Suomi tartian izerdi gitxi ez dozu bota eta.
Ondo bukatu eta "ikasturte amaierako" jaixan ondo pasau!
Lillo 2008-03-15 09:07 #3
Iepa, Albert!

Amaieriaren atarixan zaudete, orduan. Gaurkua dana "aldapa beheria" izango dok.

Eta gero jaixa eta fiestia... Euskaldunon arrastua hor geratuko dok, seguru!

Ondo amaittu Rajaltako ibillerak, eta laster arte.

2008-03-15 12:29 #4
Aupa Albert , harrixa baino gogorrago haiz !! zorionak eta ondo etorri bueltan ;
Joseba 2008-03-15 12:32 #5
Aupa Albert , harrixa baino gogorrago haiz !! zorionak eta ondo etorri bueltan ;
Txikito de Antzuola 2008-03-15 13:55 #6

Bueno Alberto....biharkua..paseo por los campos eliseos.....

Ziklisten moduan txampañ piskabat eran zeuen homenez!!!

Zorionak danoi.

eztok ez makala zeuek eindakua!!!!

Biharko jaixan kontuz finlandesekin,horrek gogorrak ditxuk eta eran kontuetan!!!

Utzi iruzkina: