5. etapa: Ranua – Hosio (47km.)
Atzoko etapa oso-oso luzearen ostean, gaurkoa motzagoa izan da. Dena dala, bileran esaten digutenetik beti egiten dugu kilometroren bat edo beste gehiago. Gaurko ere 46 esan eta 47 gutxienez bai.
Paisaje monotonoa
Temperatura 0 gradutik gora eta elurra bigun xamarra. Ibilbidea, berriz, gorabehera handirik gabea. Paisajea ere monotonoa oso. Pinu artean egiten dugu bidea askotan eta pinuak alboetara uzten ditugunean sekulako lautadak aurkitzen ditugu. Gaur pasa garen parajeetan bart otsoek zortzi orein hil omen dituzte, guk hanka hezurrak baino ez ditugu ikusi. Otsoen uluak entzun ere ez. Egunotan zerua ilun eta behelainoa lagun.
Gaurkoan nobedadea txitxiburduntzia. Bai, jateko postu batera ailegatu garenean sutan erretako saltxitxak eman dizkigute. Makilan sartu, sutan erre eta guk barrura. Gainontzean betikoa: pasak, txokolatea, mehu.
Azken abituallamentua Ruonako eskolan ipini dute. Polita izan da egin diguten harrera. Ume txiki batzuek eurek egindako zintzilikario bana eman digute. Ohitura omen da trabesia honetan.
Esan bezala, motzagoa izan da gaurko etapa. Atzo ilunetan iritsi nintzen, ozta-ozta aurkitu nuen hotela.
Gaur badirudi argitzen ari dela zerua, ilargia ere ikusi dugu, hortaz, bihar seguru aski eguzkitsu izango dugu. Eguzkiarekin batera, ordea, hotza. -6 graduko tenperatura espero dugu eta elurra, noski, gogorragoa.
Gaurko hotela, eskola
Garai batean eskola izandakoan hartu dugu ostatu 30 lagunek; beste talde bat urrutiago eraman dute lotara. Bihar guri tokatuko zaigu helmugara iritsitakoan lotarako tokira joateko urrutiratu beharra.
Garaiz iritsi garela eta atseden hartzera joan naiz eta jaiki naizenerako besteak afalduta; hemen argi ibili ezean… Ni ere gaur 18:30erako afaldua nintzen. Jatekoarekin ezin gara kexa. Biharko esan digute ez dela solidorik izango eta bapo gosaltzeko. Denetarik izaten da gosaritan: enbutidoa, gazta, tortilla, hirugiharrea, saltxitxak, jogurta, zerealak, tea, kafea… nahi beste aukeran.
Jatekoa ez da arazo, gehienon problema oinak dira. Minduta dauzkagu askok. Nik neuk beltz-beltz dauzkat bi behatz, baina ez dira konjelazioak, lasai. Bihar Anttonek utzitako botekin joango naiz. Handiagoak dira eta mejora sumatuko dudala uste dut.
Hauetako egun batean postu batera iritsita norbaitek eski batekin arazoren bat zeukala eta konpontzeko eskatu genuen. Hara non atera zuten sekulako labana. Badaezpada ez diegu esango behatzak nola dauzkagun…. batere gabe bueltatzeko arriskua izango dugu bestela.
Biharko gutxi gorabehera 60 Km.ko etapa. Esan dizuet eguraldi eguzkitsuagoa baina hotzagoa espero dugula. Hemen gabiltza zer jantzi, zein eski eraman ez dago hizketarako apenas beste gairik. Baina bihar biharkoa.
Gero eta gutxiago falta da eta pixkanaka, egunean egunekoa eginez ari gara helmugara gerturatzen. Guk egunero etapa amaierara iristeko nahikoa lan eta hemen badira adinean gora doazen gizon eta emakumeak, 70 urteren bueltakoak, Osintxuko txakurrarena egiten digutenak: harrapau eta pasau.
Hiru B
Abiaduran arinago omen dabiltza haiek baina eski lagunek hala esaten didate: Alberto, zuk hartu gogoan hiru B-ak: Baloria, Barrabilak eta Belozidadia, azken hau neria, noski.
Bihar eguzkitsu argituko omen du egunak, ordura arte agur eta ondoloin, lagunak.
Iruzkinak
monte verde vekio 2008-03-13 22:47 #1
Gaur be kronikia eleantia. Otsoak, hankak beltxitxuta, hotza, hotza, eta hotza...imaginatzen dot nik. Disfrutatu baina txorradak ein gabe. Aste Santuko oporretan nora? Kanariasera, euskitxan hazurrak epeltze aldera?

Txikito de Antzuola 2008-03-13 23:06 #2
Aupa Alberto!!!
Gaurkua be inda!!!!!
Enterau orduko inditxuk in biharreko kilometro danak.
Hiru B-tatik aparte, hik esandako beste A bat be importantia izaten dok alakotan: Amor propixua motxilan eruatia!!!!
Benga...eutzi gogor!!!!!
Motxilia ondo beteta segi, hortxe jaok ta metia !!!!!

P3 2008-03-14 10:29 #3

Apa Alberto!

Eskerrak hilabete lehenao hasi zinan prestatzen, halere azkenian motz ingo jatzu, eta buelta eskiatzen in biharko! kar kar kar

Atara argazkixak bildurripe, eta Morkaikoko ikus-entzunezkuan ikuskiko gera!!!

Animo pila bat, Rajalta Rajale Hiito dagoeneko hiria dok eta!!!

P3

Lillo 2008-03-14 11:16 #4
Aupa, Albert!

Majo gozau juat hire kronikia irakurtzen. Ia gaurkua ere bide onetik amaitzen dozuen...

3 B horiei eta beste A horri beste U bat gehittu nahi jaguat nik: U (Umoria). Alperrik dira danak, bidian letxe txarrian jun ezkero...

Umoria eta gatz-puntua beti eduki jok gure Albertok (letxia ere bai!), eta ez juat uste Laponian gabe geratuko danik.

Zuen ametsa aurrera dixe... Sakia eta errestua onak izan dira. Ia oin erremate ona ematen diozuen ibilleriari.

Fin ibili!

sarasketa 2008-03-14 12:49 #5

Aupa alberto!

Jadanik jakingo duzu elurra ez dela zuria batzuk diñuen bezala.

Zure gora beherak irakurri ondoren irrikitan geratzen naiz elurraren koloreak nolakoak diren sentitzeko.

Besarkada bat

sarasketa 2008-03-14 12:49 #6

Aupa alberto!

Jadanik jakingo duzu elurra ez dela zuria batzuk diñuen bezala.

Zure gora beherak irakurri ondoren irrikitan geratzen naiz elurraren koloreak nolakoak diren sentitzeko.

Besarkada bat

Alber 2008-03-14 18:15 #7
Hemen 3U dauzkagu: umorea, urduritasuna eta usaia. Bukaeran gelako usaia ez da oreinena, akerrena baizik. Zuen erantzunak pizgarriak dira guretzat. Gaueko kafean komentatzen ditugu eta farre batzuk egin ere bai. Gutxi falta zaigu dena bukatzeko baina bitartean hemen izango nauzue. Lastera arte
desde Ondarru kon Amol 2008-03-14 19:27 #8
Hau dok hau gizona!
Hiru B horreri (Baloria, Barrabilak eta Belozidadia) beste B bat gehitxu bihajako helmugarako ordu bete faltau danian, estresa deskargatzeko:
Bañanoizkojonallegaubihageraba?
Ondarrutik besarkada haundi bat. Animo!
Ahiztu barik merixendia jan eta txamarria ondo itxi.
etiam 2008-03-14 21:57 #9
Ze politxa gaurko kontakizuna bebai! Igartzen da atzo baino piskat hobeto iritsi zerala baina uf! nekea pilatzen hasiko zan honezkero, edo? Kalkulatzen egon naiz eta atzoko etapa bakarrik, Elgoibarren hasi Bilboraino jun eta gero gainera bueltan etorri adina zan maomeno! Zuek jota zaudete! Baina, animo redios!

Ni zelebraziuan pentsatzen nago dagoeneko. Pentsatu al dozue zer egin iristen zaretenian? Ni kontakizunan zain.

Utzi iruzkina: