2. etapa: Kuusamo-Taivalkoski: 65 Km

Alberto Ibiltarixanak | 2008-03-10 22:06
10

Gaur ere goiz jaiki gara: 06:00etan. Gosaria 06:30ean eta gero autobusa hartuta irteera puntura joan gara.

08:00etan hasi gara martxan.

Eguraldia lainotua baina epela: -1/-2 gradu. Bidean elur pixka bat egin digu. Gauean elurra egin du eta ibilbidea atzokoa baino astunagoa zegoen. Atzo Camel back-ean neraman ura izoztu egin zitzaidan, gaur gabe joan naiz.

Bazkaria

Lehen partean denok ondo ibili gara eta gainera anua postu asko zeuden. Hauetan edari epel gorrixka bat ematen digute, basoko fruitu gorriz egina dirudi, ahabiz-edo; gozoa da baina ez da patxarana. Bazkaria Tipi (kanpin denda itxurako hemengo txabola, Laponiako nomaden bizilekua) batean eman digute: Izokin zopa beroa eman digute eta mundiala zegoen.

29. kilometroa zen. Ibilbidea oso polita izan da baina nahiko monotonoa, ez dugu bidean etxe bat bera ere ikusi. Dena basoa, sekulako zuzengune luzeak zeuden.

Eskamadun eskiak

Handik aurrera nahiko gaizki ibili dira gehienak eskiekin. Argizaria emanda zeukaten eskiek ez zuten heltzen eta nahiko komeria izan dute. Ni, berriz, eskamadun eskiekin atera naiz eta pixka bat motelagoak izan arren ondo ibili naiz. Nahigabe asmatu egin dugu pare bat lagunek eskiak aukeratzerakoan.

Gaurko ibilbidea nahiko laua izan da, amaierako partea izan ezik. Azkena aldapatsua eta jaitsierak ere gogorrak zeuzkan; ziztu bizian jaitsi eta gero berriz kriston aldapa. Andoni eta Isabel izan ditut lagun tarte horretan.

Sauna eta pizina

Atzoko aldean askoz hobeto iritsi naiz: 15:30ean amaieran nengoen. Atzetik jende dexente zetorren, hortaz, denbora gehiago izan dugu saunarako. Gaur, gainera, ur epeleko pizina eta txorroak geneuzkan hotelean eta asko disfrutatu dut. Nekea kentzeko onena. Gu uretan eta kristaletatik bi metrorainoko elurra ikusten genuen pilatuta.

Arratsaldeko 17:30ean (horko 16:30ak) afaltzera; buffeta. Nahi beste aukeran.

Afaldu eta 20:00etan bilera biharko xehetasunak
jakiteko: ibilbidea, tenperatura, eguraldia. Biharko iragarpenen arabera eguraldi lainotua eta epela (+2 gradu) izango dugu.

Biharko etapak 56Km. ditu. Baina etzikoaren beldur gara 84 Km.koa da eta.

Ea zer moduz ateratzen zaigun biharkoa. Hemen, egunean-egunean ibili beharra dago, harrokeriarik gabe.

Ondo izan eta bihar arte.

Etiam

Etiam 2008-03-11 08:57 #1

Kaixo Alberto! Neri hotzak, nekeak eta edurrak ez didate inbidixa larregirik ematen. Apurtxo bat gehiago nekearen osteko pizina eta sauna horiek baina seguru disfrutatuko degula bueltan, zure ahosko kontakizuna entzuten eta argazkiak begiratzen. Animo redios!

Iban Arantzabal

Iban Arantzabal 2008-03-11 11:03 #2

Hotzik bapez? bene-benetan, Elgeta-Elgetakua haiz :-)

Animo!

Lillo

Lillo 2008-03-11 14:58 #3

Iepa, Albert!

Bigarrenari ere ondo eutsi diok, orduan. Pozten nok. Orduan, honezkero Laponiako erdigunera hurreratzen hasi zerate.

Esaiguzu, Alberto, zer somau dok Laponian, eguna labur, ala gaua luze?

Bixar arte.

Mari Eli Otaduy

Mari Eli Otaduy 2008-03-11 20:08 #4

Gasteiztik, ánimo Alberto eta kontuz edari gorri horrekin.

Mari Eli.

Alberto

Alberto 2008-03-11 20:38 #5

Esker mila zuen animoengatik.Horrela errazagoa egiten zaigu etapa bukatzea. Nekea ez da falta baina zuekin akordatzean dauzkagun indar apurrak errazago ateratzen ditugu. Maite, zure laguntzari esker bloga arrakastatsua izaten ari da. saiatuko naiz egunero erantzuten baina ez da erraza. Etapa bukatzean hainbat zeregin izaten ditugu eta ordenadore bakar bat egoten denez ez da izaten erraza txanda harrapatzea

Goio

Goio 2008-03-11 20:48 #6

Aupa Alberto!

Ni hirugarrena irakurtzera etorri nok, baina etxuria ondio hor egongo haiz, saunan edo pizina beruan, sufritzen!

Laister "Ibarretxe Telebistan" agertu biaz ala?

Hi, Pakek emandako erremedio hori ona baldin bok eta lagunei esateko modukua, badakik...

Beno, zaindu eta osorik etorri

Besarkada bat

AITOR

AITOR 2008-03-11 21:01 #7

Ieup lagunok!

Euskadi Irratian Alberto ta Nekaneri elkarrizketatxo bat grabatu berri diet. 22:30ak aldera emitituko deu. Bidaldi da saioa.

Bloga miatzeaz batera otu zait honen berri ematia. Nahi duenak hor aukera Albertoren-da berri jakiteko.

Bo, motxian, esan gaur asteartea hirugarren eguna ere ondo osatu dutela. Uste baino 5 bat kilometro gehiago egin behar izan dituzte, baino hok eozerri aurre iteko modun daude. Ea bihar de hala dan... 84 kilometro! Antolakuntzakoei goizago irteteko proposamena egin diete(06.00ak aldera-edo ustet), ta 11 bat orduko egun-pasa espero dute eskietan. Animua ta beren arteko giro onik falta eztutenez... altzaporru!!

Marti

Marti 2008-03-11 21:06 #8

hola compañero.
parece que hay algo de nieve por ahi.
MUCHOS ANIMOS Y ADELANTE  "CON DOS COLLONS"
Un abrazo
Martí

Txikito de Antzuola

Txikito de Antzuola 2008-03-11 21:59 #9

Aupa Alberto!!
Nik bakarrik duda bat. Hortik zela jantzita ibiltze haiz? Txarridunako mailot motza eta Behobiako kamiseta zulodunakin?Zulo  horrek danetatik hotz dexente sartukok ba..ez?
Benga Alberto...segi gogor!!!
P.D: eskixekin asmatzia...nik uste.......kasualidadia

Homenaje

Homenaje 2008-03-11 22:05 #10

Grapa, vodka, ardaua edo zer eraten dok hor? bueltan etortzen haizenerako, hemen bai likido gorrixa preparauta!!

segi gogor!!

Utzi iruzkina: