Atzo gauean, gure aterpean, militarren mugimendua hasi zen eta ez genekien zer gertatzen ari zen. Gehienak ohera joanda zeuden eta derrepente militarrez betetzen hasi zen aterpe handia. Berehala konturatu ginen zerbait larria gertatzen zela eta gero jakin genuen hegazkin bat erori zela Kebnekaise menditik gertuan eta bertan zihoazen militarrak desagertuta zeudela. Gaur goizean jaiki garenean, mobida handiagoa zegoen barruan eta kanpoan. Militar suekoak eta norbegiarrak irten eta sartu, helikopteroak, motoak eta oruga itxurako ibilgailuak joan etorrian. Nonbait abioia norbegiarra zen eta...
Etapa gogorra gaurkoa ere. Goizeko 6:00etan jaiki gara eta 7:15ean abiatu, gosalduta, kaka eginda eta pulkak prestatuta. Ez pentsa hau hain erraza denik. Eguna ondo hasteko hasierako pausuok ondo eman beharra dago. Aurrez aterpetxeko zaindariak esan digu lehenbailehen ateratzea gomendatzen digula arratsalderako haize gogorrak espero direla-eta. Irten eta 7 Km.ra txabola bat dago bidean eta errusiarren talde batekin egin dugu topo. Ongi etorria eman eta gurekin argazkiak atera nahi zituzten. Lehenengo neskak Imanolengana gerturatu dira. Zer den gazte izatea! Gero, 5 Km. pasa ondoren, Sing...
Gaur atzo baino hotz gehiago egiten du: -9º. Nolanahi ere egunero 5º eta 10º zero azpitik bitartean, eta hau ez da hotz handia paraje hauetarako. Ibilian laster berotzen gara. Gaur 25 km.ko etapa daukagu aurrean eta goiz abiatu gara. Ezin dugu denbora galdu gosaltzen eta berandu atera. De Alesjaure-Sälka Eguna orain arteko politena da. Eguzkia atera da eta paraje menditsu eta zoragarriak ikusteko aukera ematen digu. Gure aurretik beste talde amerikar bat doa eta haiek zabaldu dute arrastoa elurretan. Guretzako hobe horrela. Eguerdi aldera aterpe batetik pasa gara eta hemen egin dugu gaurko...
Goizean elurra egiten ari zen baina eguraldiak onerako joera zuela esan digute. Gure aurretik atzo gauean iritsitakoak atera dira txakurrekin, baina laster pasatu ditugu bidean. De Abiskojaure-AlesjaureTxakur bakarra dauka pulka bakoitzak eta zaila da horrela aldapak guk baino azkarrago igotzea. Eguraldia mantenuz edo hoberuntz joan da eta gure morala ere igotzen egraldiaren arabera. Horrela iritsi gara bide erdian dagoen txabolara eta barruan egin dugu bazkari pasada: binbo ogiak, txorixoa, urdaiazpikoa eta txokolate piskat. Ondo zatitzen dugu jatekoa eta bakoitzaren partea. La equitativa...
Goizean eguraldi beldurgarria egiten zuen: elurra eta haize bortitza. Egoera honetan bilerara deitu gaitu Josuk. Kontua da zer egin, abiatu ala beste plan bat antolatu. Ez zegoen argi gure artean eta eguraldi iragarpenak ikusi ditugu internetez. Ez ziren oso baikorrak baina ez geunden denok ados: batzuk optimistago besteak baino. A plana utzi eta B eta C planak ere aktibatu dira. Hala ere, eguerdira arte itxoitea erabaki dugu. Dena dela 11:00etarako urdinuneak agertu dira eta irteteko prestatu gara. Traste guztiak batu, pulkak prestatu eta 11:20 inguruan abiatu. Gaurkoa aklimatazio eguna ...
Kirunan elkartu gara talde osoa. Ane eta Alito trenez iritsi dira eta Eba, Raul eta Andoni hegazkinez. Hauen zain geundela eskiatzen hasi gara pistetan, baina txakurrek tiratutako eskiatzaileen Suediako txapelketa zegoen eta kontuz ibili behar izan dugu trabarik ez egiteko. Lehen aldiz ikusi dut, zuzenean, jendea txakurrekin eskiatzen eta gustatu zait. Egunen batean probatu beharko dugu. Gero elurra hasi du eta dena batu ondoren abiatu gara. Hemengo aterpetxean lo egingo dugu gaur. Bihar hemendik hasiko dugu zeharkaldia Kungsleden ibilbidetik, txaboletan lo eginez. Gaur irteerako a...
Goizean egun ederrarekin esnatu eta samien museoa ikustera joan gara. Samiak aspalditik bizi dira Laponian eta hizkuntza eta kultura propioa daukate. Museoa interesgarria da eta oso gustura egon gara bertan. Hokkmokk herrian elur asko dago eta bart gehiago egin du. Kaleak eta etxeak zuri-zuri zeuden goizean eta jende gutxi zebilen kaletik. Emakume nagusiek trineo moduko batzuk eramaten dituzte bastoi bezala, labanduta ez jausteko. Bidean elur oreinak ikusi ditugu errepidea gurutzatzen. Hauek ere nahiago dute errepidetik ibili elur asko dagoenean. Kirunara iritsi eta erosketak egitera joan...
Gaurko eguna ere furgonetan bidaiatzen egin dugu. Laponiako iparraldera joateko kilometro asko dago eta egun osoa behar izan dugu. Umeatik Luleara 270 Km. eta hemendik Jokkmokkera 170 Km. Gosaldu ondoren, Umeako kaleetan buelta bat eman dugu herria pixka bat ezagutzeko. Elurrez egindako gaztelu batean eskolako ume txikiak zeuden jolasean. Beste kale nagusi batean hainbat artistaren elurrezko eskulturak daude. Zero azpiko tenperaturekin erraz mantentzen dira eta negu osoan daude ikusgai. Erdialdeko liburutegia ere ikusi dugu eta oso handia da. Sarrera, librea izaten da, eta interneteko k...
Bide baztarrean lo egin eta martxari ekin diogu. Gure helburua Laponiara iristea da, baina gaur erdia-edo, egingo dugu. Errepide nagusia ondo dago, baina ezin gara abiadura azkarregian joan. Bide erdian, Sunsdwall herrian, gelditu gara erosketak egin eta hankak luzatzera. Emakumeen eguna dela-eta ekitaldia zegoen plazan eta hara gerturatu naiz eurekin bat egitera, baina hauek nahiko hotzak dira, kaleko tenperatura bezalakoak. Azkenean Umean gelditzea erabaki dugu. Hemen bada aterpetxea eta bertan lo egiteko asmoa dugu. Uste baino hobea da eta berehala aurkitu dugu. Ohe ederrak, sukaldea, ...
Gaur azken zatiari ekin diogu. Guztira, 23 Km. inguru, beherantza, baina aldapatxoak ere bazeuzkan, falso llano horietakoa. Goizero bezala, lehenengo, txabolako gauzak jaso, garbitu eta furgonetara eraman. Gero hasi gara eskiatzen. Bidean Josu elkartu zaigu eta kiroldegira joateko pasea lortuta zuen. Eguerdian iritsi gara Morara eta kiroldegira joan: piszinan bainua, sauna eta jakuzzi. Lau egunean dutxatu gabe geunden eta ingurukoak uxatu ditugu, baina guk gustura hartu dugu ura. Gero jatetxe tailandes batera joan gara bazkaltzera eta 85 koroatan bazkaldu dugu. Ondoren, Upsalara, K...