Vasaren 3.etapa: Hökberg-Mora
Gaur azken zatiari ekin diogu. Guztira, 23 Km. inguru, beherantza, baina aldapatxoak ere bazeuzkan, falso llano horietakoa. Goizero bezala, lehenengo, txabolako gauzak jaso, garbitu eta furgonetara eraman. Gero hasi gara eskiatzen.
Bidean Josu elkartu zaigu eta kiroldegira joateko pasea lortuta zuen. Eguerdian iritsi gara Morara eta kiroldegira joan: piszinan bainua, sauna eta jakuzzi.
Lau egunean dutxatu gabe geunden eta ingurukoak uxatu ditugu, baina guk gustura hartu dugu ura.
Gero jatetxe tailandes batera joan gara bazkaltzera eta 85 koroatan bazkaldu dugu. Ondoren, Upsalara, Kike eta Nagore eramatera. Etxerako bidea hartu dute eta kriston peneakin gelditu gara, fundamento gehien zutenak joan direlako. Aurretik Johan eta bere seme-alabak bisitatu ditugu beren etxean. Upsalatik gertu, autopistako atseden, lekuan gelditu gara lotan, bi furgoan eta beste biak kanpoan. Eskerrak niri barruan tokatu zaidan!
Iruzkinak
kike zinkunegi 2012-03-09 17:59 #1
Kaixo familia!!
Earra da bizitako egunak berriz ikusteko aukera izatea. Atzo esan bezala, bueltako bidaia primeran joan zan, Nagore ere bere lehengusuekin zebilen Estokolmon ta ni Tolosan nago jada.
Etxeko lanetan buru belarri, Beñat ta Maier eskolara eraman, arropak garbitu, etxea txukundu...
Zuen bidea jarraituko dugu. Animo, bidaide berriei, "etxeko lanak banatu bale?", sukaldea, aragazkiak, masajea, botea...
Mucho se tienen que torcer la cosa para que ...

kike

Alber 2012-03-09 18:42 #2
Aupa Kike,
Hemen gaude Jokkmokken aterpetxean instalatuta. Elurretan iritsi gara eta hemen Laponiako itxura hartu du paisajeak. Biharko hobea emanda dago.
Nola joanda adaptazioa? Etxeko lanak egiteko egun sainalatuan iritsi haiz, martxoaren 8an. Zuek joanda kriston penea zeukagu.
Bihar Kirunara, erosketak egin eta dena prestatzera.
Besarkadak denon partez
Ira 2012-03-09 20:31 #3
Ikusiko zendun bezela errepasotxo bat eman diet zuen kronikei. Hemen hotza daukagu, hortaz, ez dot pentsatzerik nahi hor zelakua eukiko dozuen. Ondo ibili.

Utzi iruzkina: