Upsala-Umea

Alberto Ibiltarixanak | 2012-03-08 09:09

Bide baztarrean lo egin eta martxari ekin diogu. Gure helburua Laponiara iristea da, baina gaur erdia-edo, egingo dugu. Errepide nagusia ondo dago, baina ezin gara abiadura azkarregian joan.




Bide erdian, Sunsdwall herrian, gelditu gara erosketak egin eta hankak luzatzera. Emakumeen eguna dela-eta ekitaldia zegoen plazan eta hara gerturatu naiz eurekin bat egitera, baina hauek nahiko hotzak dira, kaleko tenperatura bezalakoak.


Azkenean Umean gelditzea erabaki dugu. Hemen bada aterpetxea eta bertan lo egiteko asmoa dugu. Uste baino hobea da eta berehala aurkitu dugu. Ohe ederrak, sukaldea, dutxak... eta internet. Hau da paotxa. Honi esker azken egunetan gertatutakoak kontatu dizkizuet.

Goizean jaiki, gosaldu eta Laponiara. Ea gaur Kirunara iristen garen.

Utzi iruzkina: