Arratsaldean Kirunan
Goizean egun ederrarekin esnatu eta samien museoa ikustera joan gara. Samiak aspalditik bizi dira Laponian eta hizkuntza eta kultura propioa daukate. Museoa interesgarria da eta oso gustura egon gara bertan.
Hokkmokk herrian elur asko dago eta bart gehiago egin du. Kaleak eta etxeak zuri-zuri zeuden goizean eta jende gutxi zebilen kaletik. Emakume nagusiek trineo moduko batzuk eramaten dituzte bastoi bezala, labanduta ez jausteko.
Bidean elur oreinak ikusi ditugu errepidea gurutzatzen. Hauek ere nahiago dute errepidetik ibili elur asko dagoenean. Kirunara iritsi eta erosketak egitera joan gara bihar igandea delako eta dena prestatu behar dugulako astelehenean eski zeharkaldia egiteko. Bihar Eba, Andoni, Raul, Ane eta Alito etorriko dira eta astelehenean Abiskotik aterako gara. Badirudi eguraldiak hotzera egingo duela baina ez gehiegi. Ea egia den. Aterpeetan lo egingo dugu eta sei egunetarako materiala eta janaria pulketan tiraka eramango dugu.
Iruzkinak
PK 2012-03-10 23:38 #1
Argazki polittak baina nere gustorako edur gehixegi

okantza 2012-03-11 10:28 #2
enbidixa galanta etxian gauden bitartian.
Ondoi ibili
Nagore 2012-03-11 12:45 #3
Hej Hej!
Pozten naiz ondo zabiltzatela ikusteaz. Sukaldean moldatzen al zeate? ;)
Imaginatzen det nolako gogoak edukiko dituzuen pulkei tiraka hasteko! Enbiri latza pasatzen ari naiz.
Baina beno, nire Vasaabentura ere oso betegarria izan zen zuei denei esker eta itzulera ere ongi egin dut beraz, ezin naiz kexatu. Muxu haundi bana, kontuz ibili eta gozatzera!
p.d. Alberto, picasako albuma ireki behar zenuke, ez baitigu argazki guztiak ikusten uzten.
Hej do!
Angel 2012-03-11 16:10 #4

Ikuste haut oso fresko juan haizela hemendik, zer uste huan, Laponian Euskal Herria zala?

Pentsatzen diat oso giro politian zabiltzatela, elur pila batekin eta lagun onekin.

Zenbat denbora geratzen jakok biajiai? Bizikletako asmuak segitze jok? Hala izan ezkerio, udarako edo halakoren baten iritsiko haiz!

Atzoko Errealan partiduan hire falta izan nian, gainera 3-0, hori gozamena, hor be bai baina hemen be bai!

Agur bero bat eta laister arte

Angel

Alber 2012-03-11 21:24 #5
Aupa Nagore, hemen gaude talde osoa Abiskon. Azkenean hona etorri gara eta hemengo aterpetxean gaude. Josu Kirunara joan da furgonetarekin eta bihar goizean etorriko da lehenengo trenean. Bihar hasten gara Kunsledeneko zeharkaldia egiten. Oraintxe bertan Aurora ikusi dugu baina ez oso garbi. Arazotxo bat izan dugu: Kirunan eski-poltsa bat utzi dugu pistetan. Ea Josuk aurkitzen duen, bestela bihar...A! irekiko dut Picasako albuma. Besarkadak denon partez

Alber 2012-03-11 21:27 #6
Iepa, Anjel & familia!
Bixar hasten dok gure benetako trabesia. Orain arte dena ondo. Ea eguraldia portatzen dan. Hi lagaiok Errealai eta pasa hadi Atletira. Hori gozamena badok ze izango dok San Mameskua. Aupa Atleti. besarkada bat denoi

Alain 2012-03-14 14:19 #7
Aupa Alber!!
Zelako enbidixa! Gustora zabiltzatela dirudi, difrutau gure partez, eta animo bixar hasiko dala zatirik gogorrena eta politena!
Ondo segi ta laster arte!!
Joseba 2012-03-14 19:52 #8

Barcelonatik 25º C

Ze ondo zaude, fresco, fresco paraje hoietan

AUPA MUTIL.

AUPA ATHLETIC!!!!! MAX CENTEREN CONTRA

antzuola 2012-03-18 20:35 #9

kaixo albert.

Ze irudi politxak, gu ere zurekin batera disfrutatzen ari gara.............

Bihar asten omen zaizue benetako trabesia, ba animo!!!!!!!!

Besarkada haundi bat

andoni aizpuru 2012-03-19 11:59 #10

Aupa hi teknopolix!!!!! Munitxeko aeroportuan gatxaudek hurrengo hegazkinaren zain denbora pasan eta "garai zaharrak" gogora ekartzeko sartu gattuk. Bakalauik jan al dezue edo? Baino zeuek harrapautakoa behar dik e, bestela ez dik balio e??? A, esaiok Jozo-ri (jolll) 200 koroako fiantza Rauli em,an ziola aterpeko neskak. Apari ederra egiteko aitzakia!!! Bo.... aio, segi ondo Lofotenen.

Andoni

Utzi iruzkina: