Ibiltarixa ez dabil beti ibilean. Batzutan beste ibiltari batzuekin egiten du topo. Gaur bikote andaluziar batekin elkartu naiz Orioko zubian. Bizikletaz zihoazen Ana Rosa eta Paco baina atzera Donostiara joan beharrean aurkitu dira eta nire laguntza eskaini diet. Halakoetan beti laguntzeko prest izaten naiz badakidalako zein ondo hartzen den laguntza hestuasun batean. Donostiako aterpean utzi dute dokumentazioa eta Paco hara eraman bitartean Ana Rosa gure etxean gelditu da. Donostiatik itzuli ondoren berriz Santioko bidea jarraitu dute. Baina ibiltarien artean berehala sortzen da zerbait ...
Aurten bota duen elurteak oraindik irauten du eta ez dago urrutira joan beharrik elurra aurkitzeko. Gaur aralarrera joan gara Pake eta biok. Bideran ez dago arazorik baina San Migelgo santutegiaren inguruan ia metroko elur maila dago eta errepide bazterretan bi metrotik gora. Santutegia ikusi ondoren eskiak jantzi eta menditxo bat igo dut eskiatzen jaisteko. Ondoren guardetze parera joan gara eta erraketak jantzita ordubete inguruko ibilalditxo bat egin dugu. Azkenik iraupen eskia egiteko beta ere izan dut. Egun polita izan da benetan.
P { margin-bottom: 0.21cm; }Beste behin ere nire pausoak Gazume aldera abiatu dira. Asteko elurtea eta gaurko eguraldia ikusirik ez du merezi ohean gelditzerik. Urtean behin egoten da eskiz igotzeko moduan eta gaurkoa da horietako bat. Iturriotzera autoz igo dut eta hemen eskiak jarri eta goraino.https://lh6.googleusercontent.com/-e2XxxN5N3wM/US4YlWGifkI/AAAAAAAAJjM/aJnRS_Y8RPU/s640/100_0125.JPG Erniorako bidea utzi eta Gazumeko aldapa luzeari ekin diot. Berehala zarauztar bikote batekin egin dut topo. Hauek eskiatzen beheruntz eta ni goruntz. Xubi eta Joni (edo Yoni) dira eta solasal...
Beste behin ere nire pausoak Gazume aldera abiatu dira. Asteko elurtea eta gaurko eguraldia ikusirik ez du merezi ohean gelditzerik. Urtean behin egoten da eskiz igotzeko moduan eta gaurkoa da horietako bat. Iturriotzera autoz igo dut eta hemen eskiak jarri eta goraino. Erniorako bidea utzi eta Gazumeko aldapa luzeari ekin diot. Berehala zarauztar bikote batekin egin dut topo. Hauek eskiatzen beheruntz eta ni goruntz. Xubi eta Joni (edo Yoni) dira eta solasaldi labur baten ondoren goruntz jarraitu dut. Azken lepora iritsi naizenean beste hiru zarauztarrekin elkartu naiz. Hauek errak...
Gaur, asteazkena, Egunkaria itxi zutela hamar urte bete dira eta Andoainen, Martin Ugalde kultur parkean elkartu gara itxiera hura gogoratu eta auzipetuei elkartasuna adierazteko. Itxiera ezin dugu ahaztu eta gure buruan izan behar dugu baina beldur naiz ez ote dagoen ahaztuta euskaldunon memorian. Ekitaldia xumea baina zirraragarria izan da. Bukatu ondoren Larraitz aldera joatea erabaki dut, arratsaldean Tolosara joan behar dudala kontuan hartuta. Larraitzen eguraldi bikaina egiten du eta Txindoki mendira joatea pentsatu dut. Arropak aldatu eta gorako bideari eki diot. Azken malda igotzen ...
Eguraldi ederrarekin esnatu ondoren, gosaldu eta mendira joatea erabaki dut. Eskiak hartu eta Nafarroa aldera abiatu naiz Adi mendia igotzeko asmoz.Eugitik Urkiaga mendatera jo dut eta, hemen aparkatu ondoren, eskiak jantzi eta goruntza egin dut. Oinezkoen arrastoak bistan daude eta horiek jarraituz pistan joan naiz. Ordu bete inguru egin ondoren langa zeharkatu (1.190 m) eta azken igoerari ekin diot. Azken malda gogorragoa da baina goraino iritsi naiz eskiekin. Gailurrean (1.459 m) bakar-bakarrik egon naiz inguruaz gozatzen eta argazki batzuk atera ondoren, larruak kendu eta beherantzako b...
Igandean, Orion, bide ertzean aurkitu nuen Christian bizikleta kargatua lagun zuela, nora joan asma ezinik. Halakoetan berehala arrimatzen naiz eta laguntza eskaini nion. Errezilera joatea nahi zuen eta ez zekien nondik joan. Zergatiaz galdetuta, aterpetxearen bila zebilela eta Artaunsoro aterpera joan nahi zuela zioen. Eskerrak garaiz galdetu nion, bestela han joango zen Aizarnatik gora. Hara ez zeukala iristerik zama horrekin eta hobe zuela Zarautzen gelditzea. Nire etxea eskaini nion baina Zarauzko aterpera joatea erabaki zuen. De Christian austriarraGauean deitu zidan eskerrak ema...
Elur asko bota du Pirineotan baina Gipuzkoan ez da asko antzeman. Hala ere, igandean bota zuen zertxobait eta gaur zurituta agero dira Ernio eta Gazume. Ez du asko bota eta eskiatzen igotzeko moduan ez dagoenez oinez abiatu naiz Iturriotzetik. Eguraldi txarra iragarri dute baina goizean egun polita egiten du eguzkia ageri delarik. Ez du ematen asko iraungo duenik eta, gaiztotu baino lehen, Gazume aldera jo dut. Elur asko ez egon arren, une batzuetan, haizearen eraginez, dexente pilatu da. Haize hotza egiten du eta elurra nahiko gogorra dagoenez, errazago igo daiteke. Urtero igo izan dut es...
Hainbeste elur egin ondoren eguraldiak hobera egin du eta irrikatzen nago mendira joateko. Berandu bada ere atera naiz Lekunberri aldera. Bidea irekitzen dihardute eta eguerdian iritsi gara guardaetxeko aparkalekura.Eskiak jasten ari naizela ondoan gauza bera egiten ari da beste mutil bat. Nora dijoan galdetu diot eta Beloki mendira abiatuko dela esan dit. Oskar da bera eta berarekin joatea erabaki dut ez baitut ingurua ondo ezagutzen. Horrela, beste batzuen lorratzak jarraituz Beloki mendira heldu gara. Gailurrean egonalditxo bat egin ondoren Ttutturre mendira joatea erabaki du Oskarrek. S...
Abenduaren 29an, lehenengo eski zeharkaldia egitera joan gara Hodei eta biok. Eguerdian iritsi gara Astun aldera eta materiala prestatu ondoren, denboraldiko lehen martxa burutu dugu. Aparkalekutik abiatu eta La Raca (2.278 m.) mendia igo dugu. Igoera ez da beste mundukoa baina gure indarrak probatzeko ez datorkigu gaizki. Biharamonean Portalet aldera joan gara. Eguraldia ez da txukuna eta Peireget aldera abiatu gara. Ikuspena urria denez, gorantza egin dugu baina azken partean noraezean ibili gara eta halako batean beherantza egitea erabaki dugu. Ez da izan erraza eskiatzea baina beste es...