Egunkaria eta Txindoki

Alberto Ibiltarixanak | 2013-02-20 00:00
1

Gaur, asteazkena, Egunkaria itxi zutela hamar urte bete dira eta Andoainen, Martin Ugalde kultur parkean elkartu gara itxiera hura gogoratu eta auzipetuei elkartasuna adierazteko. Itxiera ezin dugu ahaztu eta gure buruan izan behar dugu baina beldur naiz ez ote dagoen ahaztuta euskaldunon memorian.
Ekitaldia xumea baina zirraragarria izan da. Bukatu ondoren Larraitz aldera joatea erabaki dut, arratsaldean Tolosara joan behar dudala kontuan hartuta. Larraitzen eguraldi bikaina egiten du eta Txindoki mendira joatea pentsatu dut. Arropak aldatu eta gorako bideari eki diot.
Azken malda igotzen ari naizela artzain itxurako batekin egin dut topo. Artzai txakurra berakin dago gure alkar hizketa jarraituko balu bezala. Biok irakasle erretiratuak gara eta hainbat gai jorratu ondoren agurtzeko ordua iritsi zaigunean esan dit nor den: Santos de la Iglesia da eta Valdeon: Un fragor de vida en los Picos de Europa liburuaren egilea da. Liburua eskuratuko dudala egindu diot eta nik Julio Villar-en Eh, Petrel gomendatu diot. Liburuari buruz ko informazioa: http://www.valdeon.org/publicaciones.html
Hontan eta hartan denbora azkar pasa zait eta gailurrera iritsi gabe itzultzea erabaki dut berandutu egin zait eta. Arratsaldeko bostak dira eta Alegin gelditu naiz zerbait jatera. Route 33 Gourmeten jandu ogitarteko gozoa eta Kepa iritsi denean ogiaren museoa erakutsi dit. Ogi Berri enpresak ogia ardatz hartuta historiaurretik XXI. mendera arte ibilbide bat eskaintzen duen museo etnografikoa ireki du Alegiako Industrialdean eta benetan pena merezi du ikustea.
Ondoren Tolosara joan gara biok. Iaz Laponian egindako eski zeharkaldiaz argazki emanaldia eskaini behar dut Tolosako Antxon Bandres bidaiarien txokoan. Emanaldia 20:00etan hasi da eta gustura aritu naiz Josu, Nagore, Imanol eta Kike bidailagunekin eta beste bidaizaleen artean. Esker mila Nagore eta Josu zuen antolakuntzagatik. Emanaldi hauen berri jakiteko: http://bidaiarientxokoa.wordpress.com/

Arantxa

Arantxa 2013-02-26 11:03 #1

Kaixo Alberto: aspaldian zure blogean sartu gabe nengoen. Ze politta!<br />Udakoa fiordotakoa ikusi gabe neukan. Ederra.<br />


Utzi iruzkina: