Gazume elurtuta
Elur asko bota du Pirineotan baina Gipuzkoan ez da asko antzeman. Hala ere, igandean bota zuen zertxobait eta gaur zurituta agero dira Ernio eta Gazume. Ez du asko bota eta eskiatzen igotzeko moduan ez dagoenez oinez abiatu naiz Iturriotzetik. Eguraldi txarra iragarri dute baina goizean egun polita egiten du eguzkia ageri delarik. Ez du ematen asko iraungo duenik eta, gaiztotu baino lehen, Gazume aldera jo dut.
Elur asko ez egon arren, une batzuetan, haizearen eraginez, dexente pilatu da. Haize hotza egiten du eta elurra nahiko gogorra dagoenez, errazago igo daiteke. Urtero igo izan dut eskiz Gazumera, baina gaur ez dago hainbeste elur eta dagoenarekin konformatu behar izan dut. Lasai egin dut igoera, argazkiak atereaz, baina, hala ere, ordubete inguruan iritsi naiz gailurrera.
Argazki batzuk atera eta Erniora joan ala ez erabaki ezinda nenbilela beharako bidea hartu dut lainoak karga handia dakarte eta. Erabaki zuzena izan da. Iturritzera heldu arte ez da euria hasi baina Aiara iritsi baino lehen bidea bustitzen hasi da eta laster batean iritsi naiz Oriora lagunekin ardotxo bat hartzera.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: