Stockholm edo Estokolmo urez inguratuta dagoen hiria da. Fiordoak, aintzirak eta kanalak alde batetik eta itsaso Baltikoa bestetik. Horregatik irlaz ostutako hiria da eta batetik bestera pasatzeko zubi piloa daude, 57-edo. Kalean jende asko dabil, batez ere udaran, egun luzeak eta eguzkiaren beroa aprobetxatuz. Gamla Stan aldera joan orduko masajeak eskaintzen dituzte kalean eta Pakek ez du aukera galdu bere bizkarrak eskertuko diolakoan. Ez dakit zer egin dion, baina bera on egin diola dirudi eta ez da gutxi. Hiriko kale estuenetik ere pasa gara. Gauez kaleak laster hutsik. Hamaiketarak...
Hiru bikote Karmele ata Agustin, Mariaeugenia eta Pello eta gu biok, Eskandinaviako vikingoen herriak ezagutzera. Hegaldi zuzena Bergenera, gaueko hamabietan iritsi eta oraindik egun argiz. Linternarik behar ez, baina aireportuan aterkia aurkitu eta bera hobe. Bergen herria ezagutzeko goiz osoa. Portuan arraina eta mariskoa saltzen eta saltzaileak espainiarrak eta tartean Tamara neska atsegin euskalduna, Laudiokoa. Izokin basatia eta chatka edo cangrejo realaren hankak daztatuz egin dugu hamarretako aparta goiza alaituz. Pellok eta Agustinek txakolinaren falta sumatu dute. Funi...
Gaurkoa ere lehen egunekoaren antzekoa da, duatloia. Martinet herrira joan gara autoz eta han hasi dugu etapa. Errepidez Montella herrira igo dugu eta han, Prat d'Aguiló izeneko aterpera doan bideari ekin diogu. Pista ez da oso txarra, baina aldapa gogorrak dauzka eta, une batzuetan, zementozkoa da, aldapa gogortzen den seinale. Aterpera iritsi garenean aurrez aurre daukagu Cadi mendizerra eta garagardoa edan ondoren, oinetakoak aldatu eta oinezko bideari ekin diogu. Hiru ordu laurdenean lepora iritsi gara eta beste ordu erdian Comabonaren gailurra (2.560 m.) harrapatu dugu. Hango ikuspeg...
Lles herrira joan gara autoz eta handik abiatu gara Covorrius de la Llosa aldera. Llosa haranetik zehar errekari alderantziz jarraituz pare bat orduko igoera Cabana dels Esparbesera iritsi arte. Han atsedena hartu dugu eta Martinek eta nik errekako uraren freskotasuna ere probatu dugu. Ondoren, igotako lekutik jaitsi gara erdiraino eta bidegurutzean Villiella herrirako pista hartu, eta berriz, Lles herrira itzuli gara. Joxek, Jimik eta Juantxok etxerako bidea hartu dute hurrengo egunean txintxo lanera joateko, eta besteok, beste pare bat egun dauzkagunez, aurrera jarraitu dugu. Aldapa lu...
Frantziara pasa gara autoz eta haran ikusgarria aukeratu dugu gaur: Capcir. Aspalditik nuen hona etortzeko gogoa eta, azkenean, gaur iritsi gara. Inguru horretan eski-estazio asko dago eta iraupen eskia egiteko pista aproposak dauzkate: Font Romeu, Les Angles, Pirenes 2000... Les Molines herrian utzi ditugu autoak eta handik abiatu gara. Ibilbidea GPSra jaitsita genuen eta errazagoa egin zaigu, gaur ez baitugu Martíren laguntzarik, atzo herira itzuli zelako San Joan bezpera ospatzera. Catalunyan oso garrantzitsua da udararen sarrerako egun hori eta festak izaten dira nonnahi. Gaurko ...
Gaurko ibilbidea Baga herrian hasi dugu eta haraino autoz iritsi gara Cadiko tunela igaro ondoren. Bagatik igoera gogorra, pistaz, Coll de Turbians gainditu arte. Handik, Pedraforca mendia zelatan dugula, Gisclareny herrixka gainditu eta Coll de l'Avena igaro eta Coll de la Baumara iritsi arte. Han beste talde batekin elkartu gara, baina hauek ibilbidea alderantziz egiten ari ziren eta ez dugu denbora askorik egin eurekin, nahiz eta batzuk elkarrekin jarraitzeko gogoa izan, neska pare baten izterrak ikusiz. Bizikleta zaleontzako ez dago hori baino barrita energetiko hoberik aurrera...
Puigcerdatik atera eta Queixans herrira abiatu gara errepidez. Handik aurrera aldapan gora ibili gara gailurrera iritsi arte. Lehen atsedena: Pla de las Forcas. Ura edan eta zertxobait jateko unea. Muga pasatu eta zelaietatik zehar beti gorantza Pla de Salinasera arte. Handik aurrera, pista jarraituz, Pas de Lladresera iritsi arte. Han bizikletak utzi eta oinez abiatu aurretik ogitartekoa jan eta azken tragoak edan ditugu. Gailurrera iristeko 40 minutu behar izan ditugu, baina indartsu iritsi gara ia 3000 metro dituen Puigmal mendira. Aspaldiko ametsa bete dut eta pozik. Gailurrean ez du...
Urtero sanjuanetan, mendi bizikletak hartu eta egun batzutarako irteera egiten dugu Beasaingo taldeak eta nik. Aurten, aspaldi planifikatuta bezala, Catalunyako Cerdanyara goaz. Ibilbideak aukeratzea Martí lagunaren kontu utzi dugu eta ez dut zalantzarik aukeraketa ona egingo zuela. Kanpamendua Puigcerda herrian jarri du Martík, bere jaioterrian. Kanpin batean bungalow parea alokatu dugu denontzako.Aukera aproposa gure planetarako. Guztiok ezin badugu ere gehienok bost eguneko egonaldia egingo dugu eta hau da gure plana: Puigmal Pedraforca Pin Negre Capcir Estany de la Pera
Ibilaldi hau askotan egin dut, baina gaurkoan Agus eta Joseba nire bi koinatuekin egin dut eta berezia izan da, ez baitugu elkarrekin halako planik egiten sarritan. Ibilbideak ez du misteriorik eta zailtasunik, baina, ni ohituago nagoenez, hori eurek esan beharko dute. Andoaindik irten eta, Plazaola trenbidea jarraituz, Leitzara, eta hemendik Lekunberrira. Ibilbide erraza da nahiz eta gorantzako joera izan haruntzakoan. Tunel asko pasa behar dira eta linterna eramatea komeni da, ez baitaude tunel guztiak argiztatuta. Zorua nahiko ondo dago, baina menditik ur asko erortzen da eta putzu asko...
Atzo gauean aurkezpena izan zen eta ibilbidearen liburuko puntu zailenak eta aipagarrienak zehazten aritu zitzaigun PROBIKEeko antolatzailea. Gero afaldu eta 22:30ak aldera lotan ginen. Goizeko 04:00etarako jaiki gara. Tentsioa sumatzen da partaideen aurpegietan. Nire gelan lauk lo egin dugu, baina ez genuen elkar ezagutzen eta isilik ibili gara bakoitza berera. Prestaketa lanak inportanteak dira azken ordurako ezer ez uzteko. Gero gosaltzera jaitsi naiz eta han elkartu naiz Martí eta bere bi lagunekin, Pep eta Ebarekin. Tea pasta batzuekin, jogurta eta fruta pixkat. Ez zait gustatzen...